534 Zenbakia 2010-05-28 / 2010-06-04

Euskobooks

Aipamena. Nola banandu nintzen neure alaba eta neure ia-semearengandik

Egilea: Lydia Flem Itzultzailea: Joxan Elosegi Argitaletxea: Alberdania, 2009 Orrialde kopurua: 110 ISBN: 978-84-9868-104-8 Ezaugarriak: Desagertzen diren gurasoek eta etxea uzten duten semealabek abandonaturik, bizitzako une bertsuan gertatzen zaigu maizenik banantze horiei aurre egin beharra: hil egiten dira gurasoak, handitu semealabak. Bi belaunaldiren, existentzia zor diegunen eta existentzia eman diegunen, artean tinkaturik gaudela, nor gara gu honezkero? Zalantzazkoak dira erreferentziak, aldatzen dira paperak. Nola bilakatu galera bikoitz hori barne metamorfosi, berrabiatze bat? Lydia Flem. Psikoanalista eta idazlea. Hainbat liburu idatzi ditu orain arte: L’Homme Freud (1991); Casanova ou l’Exercice du bonheur (1995); La voix des amants (2002), opera zaletasunari buruzkoa; Comment j’ai vidé la maison de mes parents (2004, euskaraz ALBERDANIAk 2005ean argitaratua: Nola hustu nuen gurasoen etxea); Panique (2005).