Euskobooks
Aipamena. “Ipar gazi, hego geza”
Edukia: Liburua lau ataletan banaturik dago: 1.- Rosa: atal honek bizibidaia baino lehenagoko gertaera eta hausnarketarik garrantzitsuenak azaltzen ditu: nola sortu zen bidaiaren asmoa, aurreko urtean egindako proba, bidaiaren zergatiak. 2.- Eki: aita baten ikuspegitik, familia giroan bizibidaiatzeko esperientzia hurbiletik erakusten du. Rhin, Danubio, Isar eta Elba ibaien ertzetik eta Iparraldeko Itsasoaren ondotik egindako bidaiaren kontakizuna da. Era berean, bizikleta oinarri hartuta, Europan dagoen mugikortasunaren ereduaz ere hausnartzen du. 3.- Lur: umeekin bizibidaiatzeko hainbat trikimailu eskaintzen ditu hurrengo galderei erantzunez: - Zer eraman behar da horrelako bidaia batera? - Lo egiteko, jateko, arroparekin, umeekin, nola moldatu zarete? - Zailtasun handiena zein izan da? Matxurarik? Osasun edo segurtasun arazorik? - Zeintzuk dira zuen gurditxo eta tandemaren abantailak eta desabantailak umeekin mugitzeko? - Bidaian deigarria egin zaizuen zerbait? Zer eragin izan du bidaiak Eki eta Lurrengan? - Nola lortzen duzue bi ume eta hainbeste trasterekin trenez ibiltzea? - Zenbat kilometro, zenbat ordu? Nola aukeratu duzue ibilbidea? 4.- Familia bat, bi tandem: umeekin egindako ahaleginagatik, aitaren esker ona amari. Informazio gehiagorako www.bizibidaia.net web gunean sartu.
