Egileak: Lierni Alkorta Zeberio, Aitor Zuberogoitia Espilla Argitaletxea: UEU, 2009 Orrialde kopurua: 208 ISBN: 978-84-8438-284-3 Ezaugarriak: Trantsizio-garai betean sartuta dago komunikazioaren mundua: azken bi mendeetan nagusi izan den eredua (masa-komunikazioarena) atzean geratzen hasi zen Interneten jaiotzarekin, eta, mende berriarekin batera, Informazioaren Gizartea, Sare Gizartea gailendu zaigu. Funtsezko aldaketak ekarri ditu Informazioaren Gizarteak; honako hauek, besteak beste: informazioaren joan-etorri etengabea, interaktibitatea, audientzien zatikatzea edota multimedia-elementuen eta euskarrien ugalketa. Trantsizio-une horretan daude murgilduta euskarazko komunikazio-eragile eta hedabideak ere, baina bertara iritsi aurretik bide luzea egin behar izan dute XIX. mendeaz geroztik. Bide horren etapa zehatz batzuk (liburugintzaren bilakaera, euskarazko prentsaren sorrera, EITBrena edota zinema zein irratigintzarena, esate baterako) aztertu izan dira dagoeneko, eta dezente lan gutxiago egin da beste arlo batzuetan (ziberespazio euskaldunaren bilakaera ikertzen, adibidez), baina ikuspegi panoramiko globala eskaintzea falta zen. Hutsune hori betetzera dator, hain zuzen, esku artean duzun liburua.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.