Aipamena. Manex Erdozaintzi-Etxart: Herriaren poeta
Egilea: Agurtzane Ortiz Lopetegi Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 256 ISBN: 978-84-9783-791-0 Ezaugarriak: Mende laurdena igaro da Manex Erdozaintzi-Etxart idazle baxenabartarra hil zela. Askorentzat ezezaguna, eta beste askorentzat, berriz, gogoratua eta maitatua izan da, bizitza osoan zehar egindako lanagatik, bai fraide eta elizgizon gisa, bai kultur gizon izan zen aldetik (literaturan, euskararen sustapenean, gizarte alorrean...). Agurtzane Ortizek urte luzeak eman ditu Erdozaintziren biografia eta lana ikertzen, eta ikerketa horren emaitza da liburu hau. Lan honek Manexen dimentsio ezberdinetara hurbiltzen gaitu, Manex bat baino gehiago baitago. Kultur gizona dago batetik, bere ekintza gizartera bideratzen zuena; fraidea eta apaiza ere bazen, irakaslea, psikologo eta pedagogoa ere bai. Eta, aldi berean, Manex idazlea, poeta, dago, bizitza osoa idazten eta literaturaz gogoetatzen jardun zuena hil arte. Manexen idatziek eta dokumentuek bidaia luze batean eramaten gaituzte. Autorearen barne bidaia batean ez ezik, bere garaiko girora eta gaertakarietara ere bai. Tradiziotik modernitaterako bidaia egiten dugu Manexekin: molde zaharretatik molde berrietara, nekazarien gizartetik, lurra, natura eta laboraria zituena protagonista, hiri-gizartera, hiria, kaleak eta fabrikak literatura bihurtu zituena. Gure kulturaren eta literaturaren ispilu eta erreferente bat izan da askorentzat. Bere apaltasunean, zerbait jaso, zerbait eman eta zerbait utzi digu Manex Erdozaintzik.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.