527 Zenbakia 2010-04-09 / 2010-04-16

Euskobooks

Aipamena. Latinoamerikar Artea: Arte Latinoamericano

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Kutxa Fundazioa, 2008 Orrialde kopurua: 172 ISBN: 978-84-7173-521-8 Ezaugarriak: Amerika Latinoko arte-ondareari begiratzen badiogu, berehala ohartuko gara hango aniztasun eta eklektizismoaz. Berezitasun horiexek dira, hain zuzen ere, ordena sozial, politiko eta ekonomikoan gertatutako haustura sakonek markatu zuten XX. mendeko plastikan nagusitu ziren ezaugarriak. Bestalde, gure historiaren zatiketak, europarren konkistaren ondoriozko mestizaiak, herrialde haietan sortu ziren arazoek eta antzinako kulturen oinordetzak askotariko kultura-eszenatokia eratu dute, eta horretan gure idiosinkrasia eta nortasuna eratzen duten ezaugarrien heterogeneotasuna da gehien nabarmentzen dena. (Zuleiva Vivas, Venezuelako Museo Nazionalen Fundazioko presidentea)