Egilea: Maritxu Murua Olaizola Argitaletxea: Elkar, 2010 ISBN: 978-84-9783-829-0 Ezaugarriak: Nelson Mandela XX. mendeko bigarren erdia markatu duten pertsonari handienetako bat da, bere helduaroaren erdia (27 urte) kartzelan igaro arren. Apartheid-aren kontrako borrokalari nekagaitza eta Hegoafrika berriaren aita ez ezik, mundu osoarentzat bihurtu da duintasun pertsonalaren eredu, baita politikaren nobleziaren adibide garbiena ere. “Gure herrian lehenik espetxera goaz eta gero lehendakari bihurtzen gara” 1918an jaio zen Mandela, Hegoafrika britainiarren menpe zegoela. Tribuko aristokraziako semea izanda, unibertsitatean ikasteko aukera izan zuen; gaztaro alai eta nahiko axolagabea bizi izan zuen, baina berak eta bere arrazakoek bizi zuten arrazakeriak politikan engaiatzera eraman zuten. ANC (Afrikar Kongresu Nazionala) alderdiko lider karismatikoenetako bat izan zen, baita jazartuenetakoa ere. Politikaren bake-bideak antzuak zirela-eta, alderdiaren adar armatua sortzea erabaki zuen. Kartzelan eduki zuten 27 urtean, baina bertan zegoela hasi zituen Gobernuarekiko elkarrizketak, apartheid sistema aldatzeko. Hauteskunde libreak egin zirenean, Hegoafrikako lehenengo lehendakari beltza bihurtu zen 1994an. 1999an kargu guztiak utzi zituen.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.