Egilea: Joanes Leizarraga Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2009 Orrialde kopurua: 119 ISBN: 978-84-95438-54-6 Ezaugarriak: Mundu moderno honetan beti presaka gabiltzanez gero, badirudi kontraesanekoa dela 1571. urteko euskal egutegia argitaratzea. Alabaina, ez da kontraesanekoa, ezta hurrik eman ere, kontuan hartzen badugu egutegia elizgizon protestante batek prestatu zuela, bere garaian, eta bera izan zela ebanjelioak lehenengoz euskaratu zituena, eta, harrezkero, euskal literaturaren klasiko bihurtu dena. Leizarragaren egutegia, Kalendrera, zin-zinez, euskal kulturaren altxor aparta da, eta, egun, eredu bilakatu zaigu, XVI. mendeko euskal kulturara egokitu eta moldatu zuelako aspaldi-aspalditik unibertsala dena, hain justu ere, egutegia, gizakiok denboraren joan-etorria neurtzeko asmatu dugun hori, denbora ondasun ukiezin eta urria dela aintzakotzat hartuta. Argitalpenaren arduraduna Xabier Kintana jauna izan da, Euskaltzaindiaren idazkaria. Euskal kulturaren mesederako lan neketsuan diharduen horrek bere gain hartu du Leizarragaren lana, eta edizio bikaina prestatu du, Euskaltzaindiaren laurogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Edizio hori euskaltzale guztien eskura jarri du berak, egutegiaren faksimilearekin batera, testua bera lau hizkuntzatan hedatu eta zabaltzeko asmoarekin. Andres Urrutia (Euskaltzainburua)
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.