Egilea: Gratien Adema “Zaldubi” Argitalpenaren paratzailea: Henri Duhau Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2009 Orrialde kopurua: 226 ISBN: 978-84-95438-53-9 Ezaugarriak: 1907. urtean zendu zen Adema. 2008-2009. urteetan aritu da Euskaltzaindia laurogeita hamargarren urteurrena ospatzen. Ordutik hona, bistan da aldaketa franko izan direla euskalgintzan. Aurrerabideak eta aitzinamenduak ere, ez gutxi. Funtsean, alabaina, kezka eta arrangura bera, euskara eta euskal kulturarena, Ademak XX. mende hasieran zuena eta guhaurek ere XXI. mendeko lehen urteetan duguna. Kezkaren aringarri, hona Ademaren kantika ederrak. Joan gaitezen horien barnera, Henri Duhau ararteko aparta dugula, eta jar ditzagun kantiken hitzak gure ezpainetan eta bihotzetan, merezi du eta. (Andres Urrutia)
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.