Euskonews Gaztea
Gaiak: Sorginak Garaziko magasinean...
LOYATHO, Maylis OLHARAN, Alaia TRISTANT, Maryse
Mayorga Ikastetxeko DBH 3. mailako ikasleak
Xibiouz Euskal Herriko sorgin baten izena da. Sylivie Doxaran da markaren sortzailea. Xibiouz izen berezi eta misteriotsu bat da pentsarazten du irudimenezko herri batzueri. Eta, horrela, kreatzaileak, nahasten ditu mundu guziak bere jauntzietan. Xibiouz ipuin bat bezala hasten da “Egun batez...” herri bat ikusteko bezala eta jendeak aurkitzeko. Argazkia: Mayorgako ikasleak.
Asmakizunetako unibertso hau sortu da Baxe Nafarroako mendixketan, Donibane Garazin. Abentura hasi da 2003an, Silviek, Donapaulekoa jatorriz, Parisen ingelesa ikasi eta gero, ideia bat ukan duelarik berriz herrira jiteko. Bere amatxik jauntziak josten zituen, eta hola sortu zitzaion kreatzeko gogoa . Bere lehen kolekzioa hasi da 2004ean marka gazteen saloian, Who’s Next gelan Parisen.
Taldean hamar bat pertsona dira, balio–anitzak dira, gehien bat neskek osatua eta talde alaia da! Kolekzio hasiera guzietan, gai berri bat hasten dute eta gero inprimatzen dute. Jauntziak ekoiztuak dira Portugalen, eta hedatuak dira hogei bat salmenta–gunetan ipar Euskal Herrian eta hegoaldean, baita ere Frantziako hiri zenbaitetan. Xibiouz–en leienda:
“Direnik ez da sinestu behar, ez direla ez da erran behar”...
Euskal Herriko amatxi zahar batek hori erantzun zuen, bere bizian sorginak ikusi zituenez galdegin ziotelarik. Pirinioetako xoko ttipi baten istorio eta mitologiatik abiatu zen ideia... Herri miresgarri hunen nortasuna, indarra, giroa, bai eta ere margoak nahi izan ditu nabamendu Xibiouz sorginak, modaren bitartez. Xibiouz dendan eman diguten katalogoaren jasta bat?
Sylvie Doxaran, markaren sortzailearen galdezketa
Zendako xibiouz izena hautatu duzu ?
Xibiouz sorgin baten izena da, begi klixka ironiko bat da.
Zein urtetan egin duzu zure lehen kolekzioa?
Lehenengoa 2004ean egin nuen.
Zendako sortu duzu zure marka ?
Sortu dut ene marka, oroz gain Garazin lan egiteko molde on bat baitzen enetako.
Zendako Garazin hautatu du duzu egitea zure lehen magasina ?
Bere alderdi historikoarentzat, hiri honek badu garrantzia eta iraupen bat denboran. Hori ainitz gustatzen zait.
Nola jin zaizu moda kreatzailea izaiteko ideia ?
Gustu ainitz badut modarentzat, marrazkiarentzat eta badut ainitz asmakuntza.
Zoin estudio egin duzu?
Ingeleseko estudioak egin ditut.
Jauntziak nun egiten dituzu?
Batez ere Portugalen.
Zonbat denboraz behar duzu jauntzi bat egiteko?
Jauntzi bat egiten ahal dut hamabost egunez.
Zein oihal erabiltzen duzu jauntziendako?
Kotoina eta saremaila erabiltzen dut gehien bat.
Zein tema errepresentatzen dute marrazkiak ?
Xibiouz sorginaren gaia hartzen dute molde batez edo bestez.
Zoinbat pertsona daude zure lantegian ?
Zortzi pertsonek lan egin dute ene lantegian .
Sylvie Doxaranek lortu du bere lana , bere bizia ere, bere marka kreatu baitu eta berak, baina ere beste zazpi pertsonek Donibane Garazin lan bat baitute. Eskertzen dugu Doxaran anderea gure galderei erantzun baitu eta saltzailea denbora hartu baitu guretako.