528 Zenbakia 2010-04-16 / 2010-04-23

KOSMOpolita

Politikak emakume izena du

FUENTEALBA, Sebastián UGARTETXEA ARRIETA, Arantxa



Dena ongi antolatuta zegoen “Cerro Portillon” (Valparaíso) martxoaren 11ean, Michelle Bachelet izandako presidentak, Sebastian Piñera hautatutako presidenteari, agintearen boterea pasatzeko. Bitartean bakoitzak bere ingurukoekin bizitu zituen uneak izan ziren. Inork progamatu ez zuena izan zen lurraren mugimenduen presentzia gonbidatuen artean, sismo bat eta bestearen artean gertatu zen banda presidentzialaren igarotzea.

Santiagon eta Moneda jauregiaren inguruan, jendea pilaka elkartzen hasi zen Presidentari agurra eman nahian, Valparaisoko bidea hartu baino lehen. Jendetza hura izugarri unkituta ikusten zen. Emozioak aurpegietan agertzen ziren, eta malkoak zenbait emakumeen begietan ere bai. Presidenta bera pozik eta irrifartsu, denei eskerrak emanaz, bere gobernuko kideei eta herri osoari. Festa bat zirudien. Jendetzak mukizapi zuriak goratuz eten gabe, Bachelet berak era oparitutako bat goratzen zuela. Magal erraldoi herrikoiak zegokion presidenta erakartzen zuen kulunkatu nahian. Ez zirudien agurra, agintean egindakoaren errekonozimendua baizik. Ume talde batez inguratuirk irten zen jauregitik, orain dela lau urte, herriko Etxe Nagusi honetan sartu zenean lagundu zioten berberaiekin hain zuzen. Ederra benetan!

Horrelakorik ikusi gabeak ginen. Beraz herriko 84% atxekimenduarekin utzi du gobernua. Ez dugu horrelakorik ezagutu. Emakumearen izena duen fenómeno politikoa da. Izugarria! Ate nagusitik atera da eta gehiengoak, bera barru, horrela sentitu dugu. Duen profesionaltasunak eta jendearekiko hurbiltasun samurrak, zuzentasunari lotuta izan dira ardatz, bizitutako aginte honetan. Besarkatzen daki, hitz gozoak adierazten, tinkotasuna agertzen, zoritxarrean elkarkidetza ekintzen bidez ezartzen. Unkipenez josita ikusi dugu lurrikararen ondorio gogorrenak izan diren lurretan jator erantzun nahian. Herria, txiletar familia erraldoi bat bezala, ikusten du.

Argazkia: Policy Network.

Angela Jeiraren (arkeologa) eta Alberto Bacheleten (aireko brigadier generala) alaba. Aita, gobernu popularreko partaide Salvador Allende garaian eta horrela izanik, gobernu militarrak espetxeratua bere heriotzea kartzelan gertatuz. Klandestinitatea eta erbestea ezagututako emakumea, dena dela 1979 itzuli zen Txilera eta Ricardo Lagosen gobernu garaian, Osasun (sendagilea da) arloko ministra izendatua izan zen 2000an. eta gero Defensakoa 2002an. Etxea zaindu eta defendatu ongi egin zuen nonbait zeren hemendik aurrera, herria bereganatu zuen Presidentziara iritxiz 2006 /3/11ean 2010/3/11 arte. Ez da erraza izan tokatu zaion denbora, zailtasun asko gainditu behar izan ditu, baina azken batean, herria entregatu du ekonomi osasuntsu batekin mundiala den krisisaren garaian.

Adiskidetasunaren sensibilitatea adierazi du politika profesionalaren ildoan, demokrata radikala, agintearen erdi erdian kokaturik, politikaren amatasuna biziarazi gaitu, horrela sentitu dugu. Ego Ameriketako lurralde hauek duten amatasun zentzuaren ildotik gobernatu du herria eta ulertu egin diogu, herria bera ulertua sentituz hein berean. Harrigarria benetan, ez dakit inoiz gertatu den horrelakorik, bai gobernu aldetik eta bai herriaren aldetik bat batean.

Geure artean biztanle gisara geratu da. Politikak merezi duela agirian utzita denen gogoetan, ardura politikoa berpiztuz. Hemendik aurrera txiletar politikak dagokion emakume bat du, ez dago bueltarik, gertatu da, posible da, esperimentatu dugu. Lehenengoa izan da eta ongi baino ongiago bete du eginbeharra. Zorionak! Gobernu berriekin etorriko diren gizon eta emakumeek aurrera egitea espero dugu. Moneda Jauregiak emakume jantzia ongi eta apain eraman du, pozik gaude.