524 Zenbakia 2010-03-12 / 2010-03-19
Bai, lurra otsailaren 27an mugitu zen, goizeko 3.30 ziren, lotan geunden. Gauza guztiak bere lekutik atera behar zutela zirudien, zer gertatzen ari zen eta noiz bukatuko ote zen mugimendu madarikatua zen gure ardura, oso luzea izan zen! Geratu zenean eta ikusita ongi geundela, etxekoekin harremanetan jartzen saiatu ginen, baina ez genuen lortzen, komunikazioak ez zuten funtzionatzen. Une batean apartamentutik irtetea erabaki genuen eta kalera jaitsi ginen 9. pisutik. Santiago guneko eraikin batzuetako teilatu ertzak lurrean zeuden, eta jendea familiakoekin komunikatu nahian genbiltzan. Bata eta besteekin hitz eginaz jakin genuen, Bio-Bio deitzen den lurraldean izan zela epizentroa eta Concepción herria txikituta zegoela, maremoto bat herriko plazaraino iritsi zela eta dena kaos bat eginda zegoela.
Berriro apartamentura itzuli ginen, atsedenaren gogoz eta eguzkia irten arte geldirik egotea erabaki genuen. Bitartean norbaitekin harremanetan jartzea lortu eta lasaiago geratu ginen. Eguzkia leihotik sartu zenean, ez zela gauza handirik gertatu etxe barruan eta Fuentealba familiarekin elkartzea abiatu ginen. Rekoletako Santa Monika auzoan, karpetan zegoen jendea kale eta plazetan, eta eltzekada konpartitzen ere ari ziren batzuk. Etxekoek ongi zeuden, naiz eta gauzak lekutik kanpo eta lurrean aurkitu etxe barruan. Ezina gugan nabaritzen hasi zen eta irratiak ematen zituen berriak ikaragarriak ziren, hegoaldeko herri batzuk deseginak ziruditen eta jendearen larria neurri gabekoa zen. Gauzak bere tokian kokatzen eta ingurukoen berri jakiten joan garen bitartean, familia, lagun eta ezagun askoren mezuak iritsi zaizkigu leku askotatik: India, Euskadi, Espainia, Kolonbia, Argentina, Brasil. Kidekotasuna eta maitasuna adieraziz, gutaz kezkaturik eta herri honetako jendetzaz noski! Mila esker!
Argazkia: Andrea Fuentealba Elizalde.
Zer egin? Zerbait egin behar dugu! Esan zuten hiru gaztek eta Laguntzarako karpa kartelarekin, Santiagoko Salvador metroko geltokiko irteeran jarri ziren, igandean, karpa txiki batekin. Interneten bidez gazteei hasi ziren deika eta handik ordu erdira 20 gazte etorri ziren, martxoaren 2an kopurua 150ean zegoen... Hiritartasunez, zenbait produktu jasotzen hasi ziren, banatzen, sailkatzen etab. Renato Briceño, zientista politikoa, seguritate publikoko langile Arika eta Parinacota herrietan, bukatzen ari den gobernuan, eta bere bi lagunak Daniel Vergara eta Mauro Campillai Antofagastakoak ikasleak biak, Santiagon aurkitu ziren lurrikara gertatu zen unean, beraz, oporretan zeuden, eta Txileko hegoaldean egonak ziren. Zerbait egin nahian, Txile mugitu da eta guri tokatzen zaigu mugitzea esloganpean ekintza hau antolatu zuten. Erraza eta apala beraz erantzun herrikoia. Honen berri eman zidanak Fernanda Zarate du izena eta musikako ikaslea da, gaztea baita ere. Gazteak gazteei deika eta denok erantzun zibil jatorraren erantzule gertatu ginen. Bitartean jendea atzea eta aurrea hirian egunerokotasuna eskuratu nahian.
Lurra oraindik ere mugimendu txikiekin dabilen bitartean, Santiagoko hiria, elkarkidetzaren irudi bihurtu da. Leku berezietan behar diren gauzak jasotzen ari dira, jendea laguntzeko prest dago eta kamioi karabana irteten ari da ego alderantz. Presidentak Michelle Bachelet andereak, hitz egin du era jatorrean, gauzak argitzen alden neurrian, konfiantza ematen eta eskatzen, gertaerak sakontzen, onuragarriak diren ondorioak ateratzen etab. Sentibera, oraindik penari dagokion espazioa ez diola eman esanaz, aurrera arduratsu eginaz, naturaltasunez komunikatu da, benetan emakume jatorra. Berak adierazitako gogoetak pentsakor utzi gaitu.
Argazkia: Andrea Fuentealba Elizalde.
Zergatik gertatu dira lapurretak eta erasoak? Denak du bere oinarria. Ez dira leku guztiak historikoki era berean garatu, batzuk oreka gehiago lortu dute besteak baino, eta holakoak gertatzen direnean, bizi nahiak gauzak bere neurritik ateratzen ditu. Askok pentsatzen zuten dena bukatzera zihoala munduaren amaiera izango balitz bezala, eromena eta larria neurri gabekoak izan dira. Asko eta asko, baita munduan zehar ere, zentro komertzialetako miresleak bakarrik dira, produktu anitz eta eder ikusten dituzte paradisu hauetan, inoiz partaide izan gabe, gastatzeko grinaren menpe bizi baikara batzuk. Komunikabideak ere eskaparate hau erakusten digute inongo eskrupulorik gabe askatasun osoz. Desberdintasuna handiegia da. Ezagutu ditugu beste lurrikarak baina garai haietan kontsumismoa ez zen hain lotsagabea.
Ba al du Txilek hondamendi natural honetatik errekuperatzeko ahalmenik? Noski baietz. Herri bezala izaera sismikoaren ezagutza du, eta ez dago bakarrik, alboko herriak anaitasuna agertu diote eta gertu daude laguntzeko. Lehenengoetako bat Chávez Venezuelakoa izan zen kidetasuna agertzen; Boliviak ura eskaini digu, hain beharrezko ura! Brasileko Lula Presidentea honetaraino etorri da galdezka zer behar dugun, garai batean Txilek brasildarrak onartu zituela adieraziz eta orain beraiei tokatzen zaiela esanaz, historikoki onartzen diren herrien beharra agertu du! Peruko Presidenteak hemengoa zirudien bere adierazpenetan. Estatu Natuetako Hilary Klintonek Bachelleterekin (sendagilea hain zuzen) adostasunetara heldu da, osasun larrialdiei erantzuteko. Argentinako Presidenta lehenengoa izan zen bere eskaintzetan. Dena beharko da eta denekin kontatzen da. Baina batez ere txiletarrekin, behar diren estrukturak berrantolatzeko gaitasuna dutenez. Berrantolaketa baten aurrean gaude eta erronka bete beharrean.
Bitartean, heriotzak bizi dituztenak eta oraindik galduta daudenak bilatzen dabiltzanak, beraien bizitzaren berrantolaketan dabiltza. Naturak badu zer esana eta oraingo honetan ere bai, irakasle aparta da giza anaitasuna garatzeko, heriotza eta bizitza esperimentatzen dugun arabera.