527 Zenbakia 2010-04-09 / 2010-04-16

Euskonews Gaztea

Gaiak: Zergatik animalien sakrifizioa?

GONZALEZ RODRIGO, Asier

Gasteizko Olabide Ikastola (Batxilergoko 1.go maila)



XXI mendean arraroa iruditzen zait, alde batetik, etika, morala eta filosofiaren beste adar batzuk ikasarazten duen ikaste sistema egotea eta gero positibo moduan animalien sufrimendua saltzea. Argazkia: Jorge–11

Zertarako balio du ikasle bati etika eta balore unibertsalak adieraztea, mundu errealean islatuta ez badaude? Gizarte sistema honek kontraesan handiak ditu, eraginkortasuna zalantzan ipintzera eramaten duena. Egia da teoria eta praktika ez direla gauza bera, baina teoriak esaten duena praktikan islatuta agertu behar da. Eta hori da gobernuak/sistemak/... –deitu nahi diozun bezala– zuzendu behar duena.

Jarri gaitezen animalien azalean: normala al da tradizioaren aitzakiaz gaur egun zezen plazan animalia bat publikoki umiliatzea, sufriaraztea eta hiltzea? Eta telebistan umeentzako marrazki bizidunak balira bezala saltzea? Zer dio etikak kasu hauetan?

Ohiturak izatea ez da txarra baina tradizioen ekintzak kuestionatu, arrazoitu eta kritikatu beharko genituzke. ARRAZIONALKI pentsatu behar dugu, bestela usadioek ez dute zergati bat izango.

Gai honetaz askotan argudiatzen egon nahiz ni baino zaharragoa diren pertsonekin (‹ 45) eta beraien erantzuna hau izan zen: “tradizioa kuestiona ezina da gure arbasoak bere momentuan zerbaitengatik egiten zutelako. Tradizioari esker beste lurralde eta kultura batzuengandik ezberdintzen gara”.

Pentsamolde xelebre honekin bukatzen dut nire artikulua. Bakoitzak erreflexiona dezala.