Egilea: Manuel Olaizola “Uztapide” Argitalpena: Joxemari Iriondo Argitaratzailea: Auspoa; Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009 Orrialde kopurua: 543 ISBN: 978-84-7907-618-4 Ezaugarriak: Eskuartean dugu jada berriro ere Uztapide bertsolariaren Lengo egunak gogoan liburu autobiografikoa, prosaz idatzia eta Auspoak berrargitaratua. Liburua 1974-1975ean argitaratu zuen Auspoak lehen aldiz bi liburukitan; Antonio Zavala —2009 hasieran zendua— eta Uztapideren elkarlanaren emaitza izan zen eta bildumaren mugarritzat hartu zen. Zavalak berak lanaren berezitasuna azpimarratu zuen: “Bertsolariak edo bertso-jartzailleak bein baiño geiagotan eskeiñi izan dizkigute autobiografi-moduko batzuk. Edota beren bizitzaren zati bat kontatzen digute. Bertsotan, ordea, eta labur antxean. Baiña patxaraz idatzitako autobiografi luze-oparo bat, eta prosaz gaiñera, aurrena Uztapide izan dala esatera ausartuko nintzake”. Manuel Olaizola Urbieta, Uztapide bertsolaria, (1909 - Oiartzun, 1983) Zestoako Endoia auzoko Uztapide baserrian jaio zen. 1936ko Bertsolari txapelketan agertu zen lehenengoz eta, geroztik, Euskal Herri osora iritsi zen Basarri, Zepai, Txapel, Xalbador, Mattin, Ernani-txikia, Lizaso, Lasarte eta garaiko beste bertsolari guztiekin kantatuz. Euskal Herriko bertsolarien txapeldun izan zen 1962an, 1965ean eta 1967an. Bere ondarea liburu hauetan jasota dago: . Noizbait (Auspoa, 1964) . Lengo egunak gogoan (Auspoa, 1974-1975) . Sasoia joanda gero (Auspoa, 1976) . Berriz plazara (Auspoa, 2001) . Uztapide bat-batean. Antologia (Auspoa, 2009)
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.