Egileak: Manuel Lekuona eta Juan Mari Lekuona Argitaratzailea: Oiartzungo Udala, 2009 Orrialde kopurua: 420 ISBN: 978-84-88917-27-0 Ezaugarriak: Liburu honetan Manuel Lekuonaren biografi atalak aipatzen dira, bizitzak eman zion antzirudia. Horrelako ikuspegi kronologikoa garrantzizko zerbait dela iruditzen zaigu, ez bakarrik noiz zer egin eta idatzi zuen jakiteko, baizik eta zergatik idatzi zuen eta zein helbururekin egin zuen argitzeko, haren lanak iker mailakoak edo zabalkunde mailakoak diren erabakitzeko, berez egokitu zaion langintza duen edo halabeharrak eraginik egin zuen ikusteko, nolako giroan aritu izan zen mugatzeko, zein izan ziren bere-bereak eta zein hain ospe handia ekarri ez zioten alorrak bereizteko. Hitz bitan, haren lanak nola erabili eta nola baliozta finkatzeko.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.