523 Zenbakia 2010-03-05 / 2010-03-12

Euskobooks

Aipamena. Erdigune literarioak irakaskuntzan

Egilea: Idurre Alonso Amezua Argitaletxea: UPV/EHU, 2010 Orrialde kopurua: 152 ISBN: 978-84-9860-328-6 Ezaugarriak: Liburu honek Idurre Alonso Amezuak 2009an aurkeztutako doktorego-tesia du oinarri. Egilea ikuspegi komuni katibotik hurbiltzen zaio literaturari, joan den mendeko azken literatur teorien harira. Abiapuntu horrekin, Hego Euskal Herriko ikastetxeetan jasotako datuen irakurketa eskaintzen du, agerian utziz zer eta nola irakasten den. Bide horretatik, Idurre Alonsok identifikatu egiten ditu gaur egun literaturaren irakaskuntzan dauden erdiguneak, eta orobat, erdigune horien eraketan eragiten duten faktoreak.