Aipamena. Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta: Estrategias para fomentar el uso del euskera desde la escuela
Egilea: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua Argitaratzailea: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, 2009 Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Frantsesa Orrialde kopurua: 206 Ezaugarriak: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren azken helburua euskararen normalizazio osoa erdiestea da. Helburu hau lortzerako orduan, berebiziko garrantzia du eskolatik edo hezkuntza sistemak ikasle euskaldunak sortzeak. Horrela, irakastereduen erreformarako eta helburu hori lortzeko hainbat proposamen eta ekarpen burutu ditu azken urteotan Kontseiluak. Horien artean aipagarriena, lortutako adostasunarengatik, 2008 hasieran aurkeztutako “Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn legearen garapenerako Kontseiluaren proposamena” izan da. Proposamen honek, Kontseilua osatzen duten hezkuntza-sektoreko bazkide guztien babesa jaso zuen; Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa (EHIK), Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea (EHIGE), Kristau Eskola, Sortzen-Ikasbatuaz eta Hik-hasi. Lan hau, “Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta”, aurrekoaren jarraipen eta zehaztapen bezala kontsidera dezakegu. Nabarmena da, euskararen normalizazioa eta belaunaldi berrien euskalduntzeari begira, ikastetxe barruan eta klase-denboran burututako lana ez dela nahikoa. Honen haritik, ikastetxeetan euskararen normalizazioa helburu duen hainbat egitasmo lantzen ari da. Esperientzia hauek bildu eta sistematizatu dira txosten honetan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.