524 Zenbakia 2010-03-12 / 2010-03-19

Euskonews Gaztea

Gaiak: Itsas ekimenak, geurean

ARIZMENDI, AINES

Surfrider Foundation Europe



Orain dela 15 urte orain, Surfrider Foundation Europe elkarteak Itsas Ekimenak ekitaldia antolatzen duela Europa osoan udaberriko lehen asteburuan. Aurtengo hitzordua: martxoaren 18–21ra Europa osoan, baita ekitaldi berezia Donostian! Zer da Surfrider Foundation Europe?

Surfrider Foundation Europe (SFE) elkarteak 20 urte daramatza itsas kostaldea defendatu, babestu, balioan hartu eta iraunkorki kudeatzeko lanean.

Bere helburuen artean, makro hondakinen ezabaketa aipa daiteke. Gizakiaren kontsumoaren ondorio diren hondakin solidoak dira hauek, askotan argi ikus daitezkeenak, eta kostaldean uzten dituztenak. Gehienetan ontziak izaten dira (plastikozko poltsak, botilak?), eta baita neurri ezberdinetako objektuak (etxetresna elektrikoen, ibilgailuen edo arrantzatzeko materialaren hondarrak?) eta material ezberdinak ere (beira, metala, oihala, larrua?). Horiek guztiak planetako kostaldeetako ekosistema multzoa hondatzen dute eta ondorio dramatikoak sortzen dituzte, bai ingurunean, bai espezieetan.

Duela 15 urte, SFEko kideek, garbiketa soilik aski ez zela ikusita, jende guztiari, komunikabideei eta erakundeei zuzendutako sentsibilizazioan egiten du ahalegin berezia, Itsas Ekimenak izeneko urteko hitzordu bikain honen bidez. Zer dira Itsas Ekimenak?

Kostaldeek, ozeanoek, lakuek eta ibaiek duten ahultasunaren inguruko sentsibilizazio ekintzak dira. Eskola–umeei eta jende guztiari zuzenduta daude, eta beren helburua zera da, kontzientziazioa lortzea eta, horren ondorioz, ekintza ekologiko erreflexuak sortaraztea.

Horretarako garbiketa ekintzak prestatzen dira: hondartza, laku eta ibaiek jatorrizko itxura errekupera dezaten; hezkuntza eta erantzukizun ekintzak: kostaldearen aberastasun eta ahultasunari, gure ekintzek naturan duten ondorioei eta hondakinen jatorriari buruzkoak; hondakinek gure kostaldeetan duten eraginaren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboak; eta jende guztia, komunikabideak, erakundeak, eta abar adi jartzeko ekintzak.

Joan den urteko ekitaldian 25.000 lagunek hartu zuten parte mundu osoan egin ziren jardueretan, eta erakundeak kopuru hori gainditzea aurreikusi du aurten. Argazkia: Surfrider Foundation Europe.

Itsas Ekimen propio bat sortu edo dagoeneko sortuta dagoenetako batean parte hartzeko, elkartearen webgunean eman behar da izena www.iniciativasoceanicas.org 2010an: Donostia, Itsas Ekimenen Europar hiriburua

Donostia Itsas Ekimenen europar hiriburu izendatu du 2010 urtean Surfrider Foundation Europe elkarteak. Mugaz haraindiko hiritarren mobilizaziorako ekitaldi handi bat izango da, eta lekuan bertan ekintza jakin batzuk egitea eta gizarteari gure ozeanoen inguruko sentsibilizazio mezua bidaltzea ahalbidetuko du.

Surfrider Foundation Europe (SFE) elkartearen eskutik, 2016 Hiriburutzarako Bulegoak gure ozeanoak babestu eta defendatzeko lan garrantzitsu honen lekukoa hartu du, eta egitarau ekologiko handi bat egingo dute elkarrekin San Joseko zubiaren asteburuan (martxoaren 18tik 21era), gure kostaldeak betetzen dituzten makro–hondakinak ezabatzeko. Ekimen honekin batera, kirol eta musika–jarduerak egingo dira, beste hainbat ekintza ludikoren artean. Programa

:: MARTXOAK 18 ETA 19 – IKASLEAK

7 eta 14 urte arteko ikasleei zuzendutako ekintzak, erakundeak eskainitako hezitzaileen laguntzarekin. Jardunaldi honen helburua zera da, hondartzetako hondakinak jasotzeko Itsas Ekimenetan ikastetxe guztiek parte hartzea.

Itsas Ekimena Sentsibilizazioa, garbiketa eta behaketa, hondartzetako hondakinak jaso eta aztertzearen bidez, Kontxa eta Zurriolako hondartzetan. Gainera, ikastetxeek erakusketa, bideo edota tailerretan parte hartu ahal izango dute.

Mendietatik Ozeanoetara erakusketa Uraren zikloari buruzko erakusketa interaktiboa Aquariumean.

Ocean Cool Makro–hondakinen arazoari buruzko bideoaren emanaldia Aquariumean. Argazkia: Surfrider Foundation Europe.

:: TAILER PEDAGOGIKOAK

Hondakinen museoa proiektua Donostiako Museoen Sareak (Aquariuma, Elizbarrutiko Museoa, San Telmo Museoa, Chillida– Leku Museoa, Zientziaren KutxaGunea, Museum Cemento Rezola eta Untzi Museoa) tailer pedagogiko bat antolatu du, eta Hondakinaren Museoa prozesuan eratzea izango da tailer horren helburua, piezak hautatzen direnetik museoa inauguratzen den arte, martxoaren 21ean, Haizearen Orrazian.

Itsasoari korapilatuta Cristina Enea Fundazioak tailer bat proposatu du Kontxako hondartzan, gure kostaldearen eta itsasertzaren biodibertsitatea balioan jartzeko, organismo bakoitzak itsas ekosistemen orekan duen garrantzia nabarmenduta.

:: MARTXOAK 20 – JENDE GAZTEA Jende gaztea mobilizatuko dugu Zurriolako hondartzaren inguruetan. Kirol Federakunde eta Elkarteekin, aisialdiko taldeekin eta beste hainbatekin batera hainbat kirol jarduera antolatu dira 11.00etatik 18.00etara.

Itsas Ekimenen bidezko sentsibilizazioa da egun horretako helburua; horretarako, 17.00etan pertsona ugari bildu nahi dituen garbiketa baterako deialdia egingo da, eta pertsonaia ospetsuei gonbita luzatuko zaie, ekimena babes dezaten.

18.00etatik 20.00etara, Sagueseko zabaldegian, Surf Film Festivalek aukeraturiko bideoak eskainiko dira eta, ondoren, UPPA Unibertsitatearen (Université de Pau et des Pays de l’Adour) Mugaz haraindiko Masterrak antolaturiko Musika–tranpolinaren talde irabazleak emanaldia eskainiko digu. Kontzertuaren ondoren, ekintza sorpresa gisa, gaueko 12ak arte musika talde eta DJ ospetsu bana izango ditugu gurekin.

:: MARTXOAK 21 – PUBLIKO HANDIA Mugaren bi aldeetako 40 erakunde, elkarte eta ekipamendu baino gehiagok ingurumen, kultur, zientzia eta beste arloetako jarduerak prestatu dituzte, borondatez, itsas paseoan barrena. “Green Event” delako ekitaldi bat izango da, lankidetza espontaneoa eta ez komertziala den ekitaldia, alegia.

Aipagarria da helburuetako bat sentsibilizazioa izango dela, hondartzan hondakinak jaso eta aztertzearen bidez. Horretarako, bi deialdi handi egingo dira egunean (12.00etan eta 16.00etan).