521 Zenbakia 2010-02-19 / 2010-02-26

Artisautza

Truk. Pirograbatuak: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Garikoitz Lasa Donostian jaio zen, 1972ko neguaren amaieran. Aita Patxi Lasa eta ama Maria Pilar Azurmendi zituen. Gure artisaua zaharrena da bi neba-arrebaren artean.

1998an pirograbagailu bat oparitu zioten eta ondorioz teknika horrekiko interesa piztu eta jardun horri ekin zion. Lehenengo lanak oparitu egiten zituen, baina pixkaka-pixkaka enkarguak etortzen hasi zitzaizkion, eta, ondorioz, lana serioago hartzen hasi zen.

Garik dioenez, esku-lanetarako zaletasuna amarengandik datorkio, ama beti izan baita esku-lanak egiteko zalea: jostea, margotzea, brikolajea...

Produktuak enkarguz saltzen ditu, kalean, azoketan, komertzioetan antolatzen dituen erakusketetan (batez ere tabernak eta jatetxeak) eta Internet bidez.

TRUK: PIROGRABATUAK SU LAZTANAK / BASQUE PIROGRAFHY ART Garikoitz Lasa DONOSTIA Telefonoa: 677 356 455 Helbide elektronikoa: sulaztanak@gmail.com