Egileak: Ramez Elmasri, Shamkant B. Navathe Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009 Orrialde kopurua: 1.032 ISBN: 978-84-9860-291-3 Ezaugarriak: Datu-base sistemak. Oinarriak liburuaren euskarazko lehen edizio honek teoria eta diseinua argi eta garbi azaltzen ditu, ereduak eta sistema errealak luze eta zabal aztertzen ditu, eta datu-baseen teknologia berriei buruzko sarrera eguneratua eta adibide bikainak ematen ditu. Datu-baseen sistemei buruzko azken joeren berri dute egileek, eta, gainera, gai berriak landu dituzte orain; besteak beste, XML hizkuntza eta Interneteko datu-baseak: UML-diagramen erabilerari buruzko sarrera ere egin dute, eta adibideen bidez azaldu. Edizio honek: 1. Ohiko ER ereduaz gainera, UML eredua ere aztertzen du datumodelatzearen barruan. 2. SQLri buruzko material eguneratua erantsi du, eta SQL programazioari buruzko gaiak lantzen ditu (SQLJ, JDBC eta ODBC barne). 3. SQL-99ren objektu erlazionalen ezaugarrien azterketa eguneratua egiten du. 4. Kasu-azterketa sakon batekin osatzen ditu liburuko ideiak, eta pausoz pauso azaltzen du nola diseinatu eta inplementatu liburudenda bateko datu-basea. 5. Segurtasunari, sortzen ari diren datu-base mugikorrei eta GISei eta genomaren datu-kudeaketari buruzko informazio eguneratua ematen du. 6. XML eta Interneteko datu-baseei buruzko kapitulu berri bat du. 7. Datu-meatzaritzari buruzko kapitulu berri bat du.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.