Egileak: John L. Hennessy, David A. Patterson Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009 Orrialde kopurua: 668 ISBN: 978-84-9860-285-2 Ezaugarriak: Edizio honi esker, konputagailuen arkitekturari buruz gehien saldu den liburuak arloa birdefinitzen du, nukleo bakarreko prozesadoreetatik nukleo anitzekoetara egin den aldaketa historikoa azalduz. Konputagailuen diseinua ulertzeko horrenbeste arrakasta izan duen hurbilketa kuantitatiboa erabiliz, Hennessy eta Pattersonek paralelismoa ustiatzeko teknika asko azaltzen dituzte, hori baita prozesadore anitzeko arkitekturen gaitasun osoaz baliatzeko gakoa. Prozesadore anitzen inguruko gaietan oinarritzen diren arren, prozesadoreen errendimenduaz harantzago dauden gaiak ere jorratzen dituzte, besteak beste, fidakortasuna, eskuragarritasuna eta konfiantza-maila. Azken mendean kostuari eta errendimenduari dagokienez egin diren hobekuntzekin jarraitzeko etengabeko berrikuntzak beharko dira; berrikuntza horiek, neurri handi batean, liburu klasiko honetan jorratzen diren funtsezko tekniketan oinarrituko dira. Edizio honen ezaugarriak: — Guztia Bateratuz atalak merkatuko teknologiarik berrienak erakusten ditu, besteak beste, Sun Niagara, AMD Opterona eta Pentium 4a. — Liburuak funtsezkotzat jotzen dituen oinarrizko eta erdi-mailako printzipioak Berrikusketa-eranskinetan azaltzen dira. — Kasu-azterketak enpresa-munduko eta irakaskuntzako adituek egin dituzte; horiekin batera gero eta zailtasun handiagoa duten ariketak bildu dira, kapitulu bakoitzean ezinbestekoak diren kontzeptuak aztertzeko.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.