Egileak: Pablo Briñol, Luis de la Corte, Alberto Becerra Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 300 ISBN: 978-84-9860-282-1 Ezaugarriak: Nola lor genitzake sinesgarritasun profesionala eta gure alderako abegi ona gurekin bizi diren eta gurekin lan egiten duten pertsonengandik?, zer formula dira gomendagarrienak adostasuna lortzeko desadostasunak ugari diren lekuan?, nola «saldu» hobeto merkataritzako gaiak, politikakoak eta ideologikoak? Galdera horiei eta antzeko beste batzuei erantzuten zaie Zer da pertsuasioa liburuan. Liburua gida bikaina da pertsuasio-fenomenoak modu sinple eta praktikoan ezagutzeko, zorroztasun zientifikoari kalterik egin gabe. Testuan zehar, fenomeno horren ikuspegi sistematiko eta landua eskaintzen da, aktitude-aldaketari buruzko azken ikerketen emaitzetatik abiatuta. Xeheki deskribatzen dira bai aktitude-aldaketarako estrategia diseinatu aurretik kontuan izan behar diren aldez aurretiko aldagaiak —pertsonei eta egoerei dagozkienak—, bai pertsuasio-estrategia batzuen eta besteen ondorioak. Orobat, arreta berezia eskaintzen zaie prozesu horretan parte hartzen duten prozesu psikologikoei. Testuak hari bati jarraitzen dio, irakurlearen arreta pertsuasioaren alderdirik nabarmenenetara zuzentzeko, metodologia-arazoak inoiz bistatik galdu gabe. Hainbat eta hainbat adibide praktiko ematen dira, irakurketa atseginago bihurtzeko eta edukiak errazago ulertzeko. Liburua irakurri ondoren, nabarmen geratuko da testuaren baliagarritasuna; psikologiako profesionalentzat ez ezik, besteak nola konbentzitu jakitea ezinbestekoa duten jarduera profesionaletan ari diren guztientzat ere bai.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.