Egilea: José Taberner Guasp Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009 Orrialde kopurua: 306 ISBN: 978-84-9860-305-7 Ezaugarriak: Hezkuntzaren Soziologiako eskuliburu labur bat da hau. Publiko zabal bati zuzendua dagoenez, idazleak uztartu egin ditu, batetik, edukiaren zehaztasuna, batasuna eta trinkotasuna eta, bestetik, azalpenaren estilo arin eta narratiboa. Liburuan, prozesu hauek aztertu dira hezkuntza-instituzioaren ikuspegitik, batez ere Espainia kontuan izanda: sozializazioa, estratifikazioa, gatazka, menderakuntza, garapena eta gizartealdaketa. Desberdintasunaren eta diferentziaren gaiari heltzen zaio, hala gizarte-klaseen ikuspegitik nola generoaren, kultura-ezaugarrien eta identitate nazionalaren ikuspegitik. Azken aspaldian sorturiko eztabaidak ere jaso dira, hezkuntzaren alderditik begiratuta: neoilustratuak eta postmodernoak; integratzaileak eta multikulturalistak; globalizazio neoliberalarekin kritiko direnak eta haren aldeko sutsuak... José Taberner Guasp Soziologiako irakasle titularra da Kordobako Unibertsitatean, eta Soziologiaren eta Landa Ikerketen Institutuko kidea. 1985ean, Marcuse, Fromm, Reich: el Freudomarxismo liburua idatzi zuenetik, dozena bat lan argitaratu ditu, bakarka nahiz elkarlanean, gizarte- eta hezkuntza-gaiez.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.