513 Zenbakia 2009-12-18 / 2009-12-25

Efemerideak

Efemeridea. Imanol Berriatua Ibieta letra-gizona 1914ko abenduak 24 jaio zen



Imanol Berriatua Ibieta.

Bizkaitar idazle eta itzultzailea (Elantxobe, 1914 - Jerusalen, 1980). Frantziskotarra. 1937. urtetik 1950. urtera arte Kuban izan zen misiolari. 1952. urtean Foruko frantziskotarren seminarioko erretore nagusia izendatu zuten. Anaitasuna aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan zen 1960ra arte. 1961ean euskaltzain urgazle izendatu zuten. Egilearen zenbait lan: Lagunarteko mezea, Kristiñau katezismo (1960) eta Bermeoko arrantzaleen leksikua (1963-64). Harenak dira halaber itzulpen hauek: Pinotxo, Mari Errauskin, Edur zuritxo eta zazpi epoak, Katua zapatakaz, Lokartutako printzetsatxua, Berunezko soldadutxoa, Alizia gauza miragarrien unduan eta Paitakume itxusia. Berriatuari zor zaio, hein handi batean, euskara errazaren aldarrikapena; Israelgo hizkuntz irakaskuntzarako ereduak aplikatu zituen.