506 Zenbakia 2009-10-30 / 2009-11-06
Surfrider Europe 1990-an sortu zen Miarritzen, elkarte hori surflari batzuek zuten sortu, ohartzen ari baitziren Europako kostak biziki kutsatuak zirela. Gaurregun mundu osoan hedatua da, Amerikako Estatu Batuetan, Amerika Latinoan, Japonian? Baina gu interesatuko gira Miarritzen aurkitzen den elkarteaz, jakiteko zer eragin duen Surfrider Europe-ek Iparraldean.
Surfrider Europe elkarteak bere bulegoak Miarritzen dauzka, eta jakinarazi digute Euskal Herrian 1000 bolondresek parte hartzen dutela elkartean. Haien helburu nagusia da, jenden mentalitateak aldatzea, ulertaraziz itsasoa ez dela zakar ontzi bat, naturaren babestea denen egin beharra dela. Bestalde ozeanoen egoera aldatu nahi dute, baita ere uraren kalitatea hobetuz joateko eta gure kostak babesteko.
Gaurregun elkarteak sentsibilazio kanpaniak daramatza jende artean. Urte guziz udaberri hastapenean hitzordu asko badago, hondartzen garbitzeko, Miarritzen, Angelun, Donibane Lohitzunen? Bestalde, txosten batzuei esker, eta urte osoan gaindi eskoletara eta kolegioetarat datozen bolondresei esker, urte guziz milaka gazte interesatzen dituzte. Horrek belaunaldi berriak segurtatzen ahalko ditu. Udan kostetako zaindariek, kasu egin behar dute uraren egoeraz, sobera kutsatua baldin bada, hondartza hestea erabakitzen ahal dute. Bestalde filmak eta publizitateak egin dituzte, eta ekintza horiei esker diru laguntza asko bildu dituzte. Filmetan naturaren irudi eder asko erakusten dute, ulertaraziz beharrezkoak direla kontserbatzea, urte guziz milaka hondarkin pausatzen baitira gure hondartzetan. Gainerat aurten, lehen aldikotz bere historian Surfrider hasiko da laku eta erreken garbitzen, kutsaduraren presentzia ainitz nabarmentzen baita. Aurrerapen biziki handia izan da elkartearentzat.
Elkartea sortu denetik hondartzen egoera emeki-emeki hobetuz joan da, baina lan asko bada oraindik. Duela hamar bat urte aurkitzen ziren hondarkin ainitz, gaurregun guttiago aurkitzen dira, plastikazko poltsak, pilak? Hondarkin kopurua 1990etik 2008 arte % 10ez apaldu da. Antolatzaileak oso pozik dira eginiko lanaz azken 15urtetan, baina oraindik sobera kutsadura badela aldarrikatzen dute eta uraren kalitatea oraindik ez da oso ona. Baina elkarteak badaki, bolondresekin kondatzen ahal duela eta bere kide guztieekin. Horregatik bere borroka jarraituko du, naturaren babesteko eta gure kosten egoerak hobetzeko.
Orain, surfrider elkartean parte hartzen duen kide baten lekukotasuna aipatuko dugu. Naia Burucoa, 17urte, Miarritzen bizi dena:
Surf rider elkartean parte hartzen duzu ?
Bai Surfrider elkartean parte hartzen dut bolondres gisa.
Duela zenbat urte parte hartzen duzu ?
Orain dela bi urte taldean integratu naiz. Bainan ttipitan nere burasoekin jadanik hondartzak garbitzera joaten nintzen.
Zergatik erabaki duzu elkarte horretan parte hartzea ?
Betidanik nere burasoak ikusi ditut Surfriderren. Gainera ttipitatik surfa egiten dut, horregatik gai horrek unkitzen nau.
Noiz parte hartzen duzu zabor bilketetan ?
Urtero martxoan hiru egunez, bolondres guziekin zabor bilketak antolatuak dira. Gehienetan bi egunez bakarrik parte hartzen dut.
Gaur egun nola doa elkartea ?
Nik ustez, gaur egun gero eta jende gehiago etortzen da. Bainan espero dut ez dela moda bat bilakatu.
Bukatzeko, urtean zehar zer egiten duzu elkarte horrentzat ?
Nik ez dut deus egiten bainan nere burasoek dirua emaiten dute.