
Artisautza
Keixart. Tailatze lanak egurrean eta karteletan: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Bere web orrian ikus daitekeenez, eskuz egindako lanei dagokienean, katalogo zabalenetakoa duen artisauaren aurrean gaude: Lauburuak. Argizaiolak. Erlojuak. Kirol ikurrak, elkarteenak edo enpresenak. Giltza zintzilikariak. Egutegietarako taulak. Izenak adierazten dituzten kartelak denda, taberna, elkarte, etxe edo txaletetarako. Armarriak. Eguraldi koadroak. Argazki koadroak. Sukaldeko taula pertsonalizatuak. Tailatutako altzariak. Tailatutako ate eta leiho sortak. Ezkontza opariak, enpresetakoak, etab. Garaikurrak. Erreplikak edo kopiak. Zursareak, hormak apaintzeko panelak, zutoinak, etab. Hesiak, balaustradak. Egurrean tailatutako argazkiak, egurrean inprimatutakoak. Enpresen logotipoak, dendenak. Positibazioak euskaraz, gazteleraz edo beste hizkuntza batean.
Artisaua bezeroaren gustuetara ere egokitzen da, proiektua burutu aurretik argazkian ikusteko aukera eskainiz.
Eskulanak edozein hizkuntzetan egiten ditu (interpretazio- edo itzulpen-arazoak saihesteko, bezeroak berak bidali behar ditu testuak).
Bitxikeria modura esan dezagun Jabierrek egindako lanik handiena 5 x 2,3 metroko panel bat izan dela, landareez horniturik etxe partikular baterako zizelatua.
Hala dio Jabierrek: “Urrezko ezteiak, zilarrezkoak eta antzekoak ospatzeko prestatzen ditudan tailekin gozatzen dut gehien-gehiena. Horietan, omendutakoen baserriez gain, bertsoak eta eskaintzak ere tailatzen dira”.
Ondo gogoan du mutil batek neskalagunarenganako maitasuna erakusteko astigarrez eginarazi zidan lan bitxia: 2 usapal bihotz banarekin eta neska-mutilen izenak aurretik, eta atzean mutilak neskari egiten zion maitasun-adierazpena.
Egiten dituen lanak Internet bidez, hainbat dendetan, bere lantegian eta joaten den azoketan saltzen ditu.
