503 Zenbakia 2009-10-09 / 2009-10-16

Artisautza

Keixart. Tailatze lanak egurrean eta karteletan: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Jabier Iraeta Otamendi Itsason (Gipuzkoan) jaio zen 1959ko abenduaren 21ean, eta hamaika anai-arrebetan bederatzigarrena da.

Ikasketak jaioterrian hasi, eta gero Gipuzkoan bertan, Gabirian eta Zumarragan, jarraitu zituen, harik eta 13 urte zituenean aitarekin igeltserotza lanetan hasi zen arte, arreta berezia eskainiz zurezko eraberritze eta eraikuntzei: sabaiak, habeak, teilatuak, etab. Orduan hasi zen egurrarekin harremanetan. Han ikasi zituen zur motak bereizten edota egurraren gorabeherak ezagutzen (garai desegokian moztutakoa, ondo lehortu gabea, etab.).

2000. urtean Jabierren enpresa, Iraeta Eraikuntzak, itxi egin zen, eta gure eskulangileak hainbat saio egin zituen bere benetako bokazioa zen eremuan, artisautzan, besteak beste buztingintza, Tifanny beira eta egurrezko tailak landuz.

2007an KEIXART (gereziondoz eginiko artea) izeneko enpresa sortu zuen, soil-soilik zurezko lanak, batez ere grabatuak eta tailatze-lanak, egiteko.

1979an Legazpiko Mertxe Uribeetxeberriarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba dituzte: Mikel (1981ean jaioa) eta Intza (1992).

KEIXART Jabier Iraeta Otamendi Zubitxo, 16. 2-B. pab. Telleriarte auzoa 20230 LEGAZPI / GIPUZKOA Tel. 943 73 19 71 / 667 95 68 31 Posta elektronikoa: info@keixart.com; keixart@keixart.com Web orria: www.keixart.com