"Autonomiaren pedagogia" dela eta Paulo Freire ren giro hunkigarrian "Autonomiaren pedagogia" dela eta Paulo Freire ren giro hunkigarrian * Arantxa Ugartetxea Paulo Freire pedagogo brasildarraren liburua "Pedagogia da autonomia", euskarara itzulia dela eta, Eusko Ikaskuntzak ekitaldi bat antolatu du urriaren 26rako, IKASTARIAren 10.zenbakiaren aurkezpenarekin batera. Hezkuntza saileko koaderno honetan bildu ditugu: 1997ko azaroaren 15ean egindako jardunaldiaren ("Paulo Freireren ekarpenak") ponentziak. "Autonomiaren pedagogia"ren inguruan edukitako elkarrizketa. "Pedagogia de autonomia" liburuaren euskarara egindako itzulpena. Zorionez, Ana María Araújo Freire, "Nita", (Paulo Freireren emaztea), gure artean izango dugu. Benetan ekitaldi hunkigarri eta zirraratsua izango dela sumatzen dut, pedagogo bereziaren ildoan argitasun zientifikoa eta emozioa batera doazelako. Bere inguruan ibilitakoak, pedagogia gizartekoi baten jarraitzaileak gara batez ere. Paulo Freire, bezala, ardura handiko gizona zen, ezaugarri honen ondorioak betetzen saiatzen zen horietako bat. Arduratsu izateak, eskubideak eta eginbeharrak betetzea suposatzen du. Alde horretatik, esan nahi dut, hezkuntza profesionalaren praktika eremuan, beti ikusi nuela duintasunean bizitzen, irakasle eta ikasleari zor zaizkien errespetu eta begirunearen defendatzaile sutsua zen, zenbait eztabaida gaindituz, azken batean, erbesteratze bizipen zigorraren jasatzailea ere izan zelarik. Eginbeharrari heltzen badiogu, berriz, profesional arduratsua izateaz gain, pedagogia askatzailearen eraikuntzan ahalegindu zen irakaslea izan zela esan beharra dago. Arduratsu izateak, ez du berez suposatzen askatzailea izatea, autoritarismoaren ildoan oso arduratsu diren irakasle eta ikasleak ere bizi baitira. Hartu dugun joerak duen ideologiaren arabera, esango dugu, gure praktika profesionala askatzaile edo zapaltzailea den. Beraz hezkuntza askatzaileak, giza garapenaren alde apustu egiten du, eta giza eskubide, giza ekintza,giza zientziarekin lotura zuzena du. Pedagogia mota honetan, historikoki gertatzen den deshumanizazioaren gainditze ahalegina, nabarmena da. Hemendik datozkio, Freirek hainbestetan aldarrikatutako jakintza politikoaren beharra, neutraltasunaren eza; hezkuntzak berezkoak dituen ezaugarriak. Paulo Freire "emakume eta gizon bezala gehiago izatea" ahaleginaren zaintzaile arduratsua zen, eta utopia erreal honi lotuta munduan zehar ibili zen. Eraldakuntza zuzenera bideratuta dagoen hezkuntza mota da berea, portaera etiko eta politikora garamatzana, eraldakuntza pertsonaletik gizartearen eraldakuntza jatorrera igarotzen laguntzen diguna. Tentsioa daraman biziera bat da, "izate" eta "ez izatearen" arteko mugimendu ahaleginkorra, hau da, objeto bezala gutxituak edo urrituak izan beharrean, jatortasunean sujeto bezala haztera garamatzana. Etengabeko egiteko eta berregiteko bilakaera lanean, pertsona eta gizartea bizitzen dituen hezkuntza da. Utopia hitzak duen esanahi ezkorrean askotan kokatutako pedagogia honek, esan nahi digu, benetan irreala eta eskuraezina den gauza dela: Konfrontazio bidez eraldakuntza pertsonala eta soziala bizitzea. Profesionaltasuna errespetu eta begirune ezaren giroan kokatzea Arrisku gabeko hezkuntzan lasai egotea Lehentasun ekonomikoaren giroan programak eratzea Eskubide historikoak ahaztea Ezberdintasuna ezabatzea eta elkarrizketarik gabeko irakaskuntza sisteman sinestea. Hau guztia bai dela benetan irreala. Freskotasuna dario pedagogia honi, eta arriskuan eta elkarrizketaren giro baikorrean sumatzen diren utopia errealak dastatzeko gogoa pizten du. Sortzaile eta solidarioa, botere espazio berrien aurkikuntza bidean kokatzen gaitu. Era honetara, hezkuntza eremuan profesionaltasuna bizitzeak, errealitate beraren baieztapen giroan kokatzera garamatza, dagokion historikotasuna dastatzera, arriskua eta sortzailetasunaren iturri transformatzaileen bizitzaileak izatera, errealitatea bera baita utopikoa eta transformatzailea. Ikasteko programatutakogizakiak gara, baina ikaste honetan jakinduriaren transferentziak bakarrik ez gaituela errealitatearen eraldaketa zuzenera eramaten, Paulo Freirek aldarrikatzen duen egi pedagogikoa da. AUTONOMIAREN PEDAGOGIA liburua aurkezteko une honetan, irakasle bikain honek hainbeste aldiz ahoskatu eta idatzitako oihartzunaren babespean murgiltzen naiz, bere aurkezpen fisikoaren hutsunea gainditu nahian, nabarmenki sentitzen baitut...Gogoan ditut entzun, irakurri eta bizi izandakoak: "O progresso científico e tecnológico que nâo responde fundamentalmente aos interesses humanos, ás necessidades de nossa existência, perdem, para mim, sua signifiçacâo. A todo avanço tecnológico haveria de corresponder o empenho real de resposta imediata a qualquer desafio que pusesse em risco a alegría de viver dos homens e das mulheres. A un avanço tecnológico que ameaça a milhares de mulheres e de homens de perder seu trabalho deveria corresponder outro avanço tecnológico que estivesse a serviço do atendimento das vítimas do progresso anterior. Como se vê, esta é uma questâo ética e política e nâo telnológica. O problema me parece muito claro". (PEDAGOGIA DA AUTONOMIA, saberes necessários à prática educativa. Paulo Freire. Paz e Terra edit. 147.or.) Gure artean, bere bigarren emaztea (Elza 1986an zendu zen) dago: "Nita". Freiren ikasle izana eta historialaria denez, bere liburu batzuetan, ohar historikoen aportazioa egin duena. Testuinguruaren irakurketa hau idatzitakoaren osagarri gertatzen delarik. Berak esaten duenez, pribilegio bezala bizitzen du ekintza pedagogiko hau, historialari profesionaltasunean transformatzen doan araberan, ez bakarrik intelektual gisara, baizik eta brasildar emakume nortasun nazionalaren baieztapenaren bizipen zoriontsuan ere. Berezko izate eta argia ditu "Nitak": beharrezkoa den autonomia. Era berean, inork ez bezala pedagogo brasildar honen irakurketa hurbil eta zuzen batean lagun berezia gertatzen zaigu. Paulo Freirek, profesional bezala onartu eta miresten zuen.Emakume eta emazte bezala oso maitatuta sumatzen nuen. "Nitak" bizi duen curriculumaren aberastasuna pedagogia honen berotasunaren babespean egiten eta berregiten joango da, betiko, historiak bere errealitatearen lur lodietan, sortzaile eta eraldatzaile izatean daraman bizipoz zoragarrian. ONGI ETORRIA EUSKAL HERRIRA ETA ZEHAZKI GURE ETXERA! "Outra vez aqui estou com os leitores e as leitoras de Paulo Freire, para mim forte, profunda e simplesmente Paulo, para, com o pedido e apoio dela, em complementaridade a ele e a seu trabalho escrever as notas de..."(Cartas a Cristina. Paulo Freire.1994 Paz e Terra edit. 237.or.) Arantxa Ugartetxea, pedagogoa Euskonews & Media 50.zbk (1999 / 10 / 15 22) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.