
Artisautza
Aziza Puch. Zeta margotua: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Artista honek egiten dituen lanak pieza bakarrak dira, eskuz eta inolako laguntza mekanikorik gabe banan-banan eginak. Bere tresna bakarrak irudimena eta lodiera guztietako pintzel ugariak dira.
Zeta naturalaren gainean margotzen ditu hainbat motibo, direla geometrikoak, direla abstraktuak, naturari buruzkoak (loreak, frutak eta paisaiak) edo enpresa eta erakundeen logotipoak.
Tamaina guztietako zapiak egiten ditu: txikiak (28 x 28 zentimetroko koadroak), handiak (110 x 110 cm) edo xalak (200 x 70 cm).
Erabilera pertsonaleko elementuak egiten ditu, hala nola musuzapiak, lepoko zapiak eta haizemaileak, eta baita markoan jartzeko arte-lan txikiak, lanparak, errezelak eta horiekin ondo ematen duten kuxinak ere, hau da, diseinu berekoak.
Kolorea maisutasunez erabiltzen du. Batzuetan, bere lanak kolore-gama batez osatutako sinfonia leun eta gozoa dira, ñabardura aberasgarriz beteak. Bestetan, koloreak alai eta distiratsuak dira, eta haien artean joko ausartak sortzen dira.
Produktuak bere tailer-etxean saltzen ditu zuzenean, baita parte hartzen duen azoketan (10 bat urtean) eta establezimendu jakin batzuetan ere.
Bere produktu-lineen artean, honako hauek azpimarratu behar ditugu: Musuzapi, lepoko zapi, haizemaile eta apaingarri bilduma propioak. “Crear artesanía” markako produktuak. Santiago Bidearen oroigarri-koadroz osatutako sorta. Nafarroako Santiago Bideari buruzko 5 oroigarri dira, itzultzean markoan jartzeko asmatutako 5 pieza txiki. “Huella” zapi bilduma. Haren motiboa Orreagako txapinaren oinatza da, zenbait formatu eta koloretan margotua. Sanferminetako sorta. Zapi eta haizemaile zuri-gorriak, hiru diseinutan: bat zezenari eskainia, beste bat jaiari eta azkena folkloreari.
Enpresa-oparitarako eta erakunde-protokolorako egiten dituen modelo esklusiboen artean, berriz, beste hauek aipa ditzakegu: Artium Museoa (Vitoria-Gasteiz). Gastronomiako emakumeei eskainitako EVA nazioarteko sariak. Iruñeko Udala. Palacio Ardandegia, Guardia (Araba). Bilboko Arte Ederren Museoa. Lenbur Fundazioa, Legazpi (Gipuzkoa). Lekeitioko Udala (Bizkaia). Barakaldoko Udala (Bizkaia).
Lan horietako batzuk haren web orrian daude ikusgai.
