497 Zenbakia 2009-07-31 / 2009-09-04

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Ihitz Iriart. (Pastoraleko partaidea): Belagileen trajeria: sasien gainetik, hodeien azpitik

BEDAXAGAR, Maider

Argazkiak: Maite Ithurbide

Aurtenko pastorala Alozeko herriak deikü eskentzen. Dominika Récalt edo Ttittikak izkiribatü dü eta Belagileen trajeria deitzen da. Honek, XVII. mentean agitü emazte belagileen kontreko ehaite izigarriak kontatzen dütü. Ezi, 1609an ehünka eta ehünka emazte ehorik izan diren, uste beitzen emazte horik sorgi?ak zirela.

Aurtenko pastorala, süjetik gabeko pastorala...

Bai, aurten emazte talde batek dizü süjetaren kargüa joanarazten eta ez emazte bakotx batek. Hala ere, behar ginizün ordezkari bat 600 emazteen errepresentatzeko eta Nernatenako Mariatxo anderea haütatü dizüe. Gaitz bada konprenitzea ere, gure pastoralak ez dizü süjetik. Gaüza berria düzü jentearentako eta kanbiamen hanitx ekarriko dizü pastoralean, hala nola, hainbeste egürükirik den süjetaren hiltzerik ez dükezü eta aingürüak ere ments düzketzü pastoral osoan. Emakumeak borrokan, Ihitz buru dutela.

Belagileen trajeria-ren berri emaiten ahal deiküzü?

Oso istoria bühürria düzü, agitüek mila arrazu beitüe eta gaüzak bata bestearen ondotik horra beitira, sobera jakin gabe zoin den hatsarreko arrazua. Idazleak haütü dizü Delancreren heltzearen kontatzea Eüskal-Herrila, bereziki Lapurdi aldeala. Gizon hau Amue eta ?rtübie jaunek deitürik izan züzün Bordeletik eta izigarriko sarraskiak egin zititzün lapurtar emazteen kontre.

Emazte horien ohoretan montatü düzüe pastorala. Nolako emazteak ziren?

Belagile zütützün, erran nahi beita belarraren izigarri ontsa erabilten bazakiela. Bena Delancrek gaitza ikusten zizün emazte horitan eta satanen alabak zirela erraiten zizün. Azken honek izigarrikeriak pentsatzen zititzün eta bere ideia ertzoek Lapurdi osoa mintü dizüe. Edozoin estaküila atzamaiten zizün erraiteko emazte bat sorgin zela eta eho behar zela. Adibidez, erraiten zizün erranaldi magiko honek emazteak zelüetala hegaltarazten zütiala: “sasien gainetik hodeien azpitik”. Ehünka eta ehünka emazte hil dütützü jaun horren zentzügabekeriarengatik. De Lancreren pertsonaia.

Esplikatzen ahal deiküzü nola igaraiten den pastoral mustraka edo entrenamentü bat?

Neskenegün gaüez Zibozeko borda zaharrean jüntatzen gütützü, han taulada bat eraikitzen, bizpahiru argi pizten, eta parti! Lehenik taldeko kantoreak emaiten dititzügü Niko Etxart, Mixel Etxekopar eta Oihan Oliarj-ek lagüntürik, eta gero errejentarekin pastorala oro arra egiten dizügü, jelkaldiz jelkaldi. Mustraka ürrentü ondoan, borda zaharra ostatü bilakatzen düzü, ontsa jaten eta edaten dizügü, eta hor kantoreak oro arra emaiten dititzügü algarrekin...

Mustraka denboran eüskaraz ari zideia?

Maleruski ororek ez dakizüe eüskararik, ordüan bi hizkuntzak egari behar dititzügü. Errenjenta ahaloroz eüskaraz ari düzü, erranaldiak behin beno haborotan errepikatzez, bena behar denean ordüan frantsesez ari düzü. Gazteetan erdiak ez dizü eüskararik emaiten, nahiz haboroxiak konprenitzen düan. Gero kanpoko jentea ere badüzü, eta horiek ez dizüe hitz bat ere emaiten. Haiek dizüe indar haboroena egiten eüskararen alde, gaü eskolan ibilten dütützü eta mereximentü handia badizüe bertsetak behar bezala ahozkatzen beitütüe. Gorriak -gaiztoak- DeLancreren aldekoak.

Nola soinatzen da jenten aitzineko sabeleko mina?

Belarrarekin prefosta... Lehenik txapela ontsa ezarten bürüaren gainean eta gerokoa segretü bat düzü... Bena hala ere, erran behar dit Amaren Alabak taldearekin egin kantaldiek hanitx lagüntü naüela lotsaren behar bezala küdeatzen.

Kine edo bizkarrreko bedezi izateko ikasketak egin dütützü. Zer pentsatzen düzü pastoraletako personajek düen korpitzaren etxekitzeko maneraz?

Kantari lirikoak, beti oso xüxen etxekitzen dizüe beren korpitza. Bizkar-hezürraren xüxen etxekitzen düanari, botza hobeki elkiko ziozü. Pastoralean ber gaüza düzü. Korpitza xüxen düanak botz ozenago eta ederrago bat elkiko ziozü. Giharri güziak lanean ariarazten dütützü eta ekilibro eta harmonia bat sortzen düzü zure korpitzaren eta zure botzaren artean.

Gero, egia düzü dantzan ikasi düanak natüralki badüala korpitzaren xüxen etxekitzeko ahala. Guri, ttipin, dantza erakasleak beti erraiten ziküzün “sabela sar eta üzküa sar!”. Dantzan ikasten diren erreglak dütützü horik, eta bizi orotan baliatzen direnak. Makila baten ükeiteak ere lagüntzen dizü xüxen egoitera bai eta arropa handi eta eder baten ükeiteak.

Nik uste dit bizakarraren xüxen etxekitzeak kantari hanitx lagüntzen ahal dütüan, eta akontrari, kantatzea bizkarreko arrenküren kontreko erremedio bat izaten ahal lizateala ere. Ene ikasketetako ikerketa lanean hipotesia hori defendatü dit: kantatzea bizkarreko arrenküren terapia bat ote da?

Zoin da zure bertsetik maiteena? Kanta ezagüzü.

Garren artetik jelkiko den Emazten azken hasperena Bizi berri batentzat date Oldar oihüetan lehena Ihitz Iriart (Aloze, Zuberoa) Hogeita bi urte ditu Ihitz Iriartek eta zuberotarra da. Aurtengo Belagileen trajeria pastoralean parte hartzen du eta gainera, paper garrantzitsua betetzen du bertan. Hain zuzen, emakumeen nagusi da. Orain arteko pastoraletatik urrunduz, aurtengoak emakumea du protagonista, eta Ihitzek bertan izateko aukera eduki eta aprobetxatu du.