
Artisautza
Eskuz larrugintza. Larrukiak: Artisauak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
David Fernández Fano (Madril, 1953). Lehen hezkuntzako ikasketak egin ondoren informatika ikasi zuen unibertsitatean. Sektore horretan hasi zen lanean eta bost urtez aritu zen. 1980an Mojacarrera (Almería) joan zen bizitzera eta larrugintzako teknikak ikasten hasi zen bi artisaurekin, bata ingelesa eta bestea alemana. Alemanarekin denda eta tailerra partekatu zituen.
María Elisa Otero Aranda (Aretxabaleta, 1957). Lanbide heziketa ikasi zuen administrazio-espezialitatean eta, gero, haur-heziketa. Haur-hezkuntzan aritu zen lanean Arrasateko Laguntza Zentroan. 1984an, David Fernandezen tailerrean larrugintzarekin zerikusia duten teknikak ikasten hasi zen.
1986an, Davidek eta Elisak “Matacantos” tailerra ireki zuten Mojacarren eta larru-artisautzan aritu ziren. Produktuak euren denda-tailerrean merkaturatzen zituzten. Dendako lanarekin tartekatzen zituzten probintziako hainbat kolektibotan ematen zituzten larrugintza eta korioplastiako ikastaroak. Aipagarriak dira Bajo Almazorako eskola-tailerrekoak edo Almeriako Drogamenpekotasunen Zentrokoak. Horrez gain, hainbat erakusketatan parte hartzen zuten, banakakoetan nahiz kolektiboetan.
1993an Leintz-Gatzagara lekualdatu ziren. Denda-tailerra jarri zuten eta hantxe jarraitzen dute oraindik ere.
ESKUZ LARRUGINTZA David Fernández eta Elisa Otero Pilar kalea, 9 20530 LEINTZ-GATZAGA / GIPUZKOA Tel.: 943 71 41 54
