490 Zenbakia 2009-06-12 / 2009-06-19

Euskonews Gaztea

Gaiak: Oihana Maritorena antzezlea berbalagun

EZAMA, Oihane LECETA, Amaia MITXELENA, Garazi REGLA, Jone

Zurriola Ikastolako ikasleak (Donostia)



Gure ikastolan, (Zurriola ikastolan) dantza zein antzerki saioak ematen dituen Oihanarekin bildu gara DBH 3.mailako 4 ikasle. Horrela erantzun die gure galderei:

Nola sartu zinen antzerki munduan? Eta pantailarako jauzia nola eman zenuen?

Ikastolak daukan orduz barruko saioetan hasi nintzen antzerkian, Montxorekin (antzerkiko irakasle bat). Gero bederatzi urterekin orduz kanpoko klaseak ematen hasi nintzen Joxerra Fachadorekin; nire gurasoek esan zidatelako izan zen hori, lotsatia omen nintzen eta 18 urtera arte jarraitu nuen klaseak ematen. Oihana, ezkerretik hasita bigarrena, elkarrizketa momentuan.

Hamabost urte nituenean berriz, “Gu” izeneko obra egin genuen Joxerrarekin, eta Gipuzkoako antzerki topaketa irabazi genuen. Aurrerago, kastin bat egiteko esan ziguten Goenkalekoek. Hartu egin ninduten eta Teresaren paperean hasi nintzen.

Guk dakigunez dantzari era bazabiltza, ezta?

Dantzan ere Joxerrarengatik hasi nintzen. “Mutil ausarta” izeneko obra bat egin genuen eta berak dantzan ona nintzela esan zidan eta nire gurasoei komentatu ondoren, apuntatu egin nintzen. Isabel-ekin hasi nintzen dantzatzen, 11 edo 13 urte nituela.

Zure pelikuletan, nahiko eszena beroak grabatu dituzu. Baina, erraza al da kamerentzat biluztea? Ez al dizu lotsarik ematen?

Ez da erraza, niri behintzat kostatu egin zait. Baina egia da bestalde, eszena oso beroak edo pribatuak grabatzean jende gutxi egoten dela aurrean, eta horregatik, errazagoa da, baina beti ematen du lotsa puntu bat.

Autograforen bat eskatu al dizute inoiz kaletik zabiltzala?

Bueno, jendeak ezagutzen nau, bai; baina ni aspaldi ez naizela telebistan ateratzen eta hemen jendeak ezagutu zaitzan telebistan atera behar zarenez... Kilometrotan eta orokorrean jende euskalduna dagoen tokietan ezagutzen naute, baina bestela eguneroko bizitzan gutxi. Eta autografoak bai, eskatu dizkidate baten batzuk. Argazkia: extranoise

Kuriotsitate bezala, zein da zure kolore gustukoena?

Gazteagoa nintzenean, asko gustatzen zitzaidan morea, baina denboraldiak izaten ditut, egia esan. Orain ere morea aukeratuko nuke seguruenik, baina janzteko ez, janzteko beltza.

Irla desertu batera zein hiru gauza eramango zenituzke?

Liburu bat, asko gustatzen zaidalako irakurtzea eta nik uste han denbora asko izango nukeela libre, beraz gustura edukiko nuke liburu bat. Musika ere eramango nuke, ikaragarri gustatzen zaidalako dantzatzea eta irla desertu batean leku ederra dagoelako horretarako. Eta hirugarrena, lagun edo pertsona berezi bat eramango nuke...

Gustuko du zure familiak zure lanbidea?

Nire gurasoei eta lagunei betidanik gustatzen zaie, baina badakite aldi berean zaila dela. Orduan niregatik beldur pixka bat ere pasatzen dute. Hasieratik esan zidaten ikasketak lehenengo gauzak zirela, eta antzerki eta dantzarekin jarraitzen banuen ere, gurasoak oso zorrotzak izan dira beti ikasketen kontuan. Ene laguntzarik handiena dira bai guraso, eta baita lagunak ere.