490 Zenbakia 2009-06-12 / 2009-06-19

Euskonews Gaztea

Gaiak: Leonardo da Vinci bekak

NAFARROAKO UNESCO-ENEA



Nafarroako Unesco Etxeak honako informazioa helarazi digu:

Aski ezagunak dira Leonardo da Vinci bekak. Honen bitartez, gazteei Europako Batasunean zehar beraien ezagutza teorikoak praktikan jarri ditzatela da helburuetariko bat, beste kultura batzuk ezagutu eta profesionalizatzearekin batera.

Unibertsitateko graduatuei zuzenduta dauden laguntzak dira eta baita langileei, baina kasu horretan azken hamar urteetan graduatuta egon beharko dute.

Bi beka desberdin ematen dira. Alde batetik, bi astetako egonaldia eskaintzen da. Gainera, hizkuntzari dagokionez bere burua prestatzeko 200 euro emango zaizkio eta mantenu eta bidaietarako beste 500 euro.

Hogeita sei aste irauten ditu bigarren bekak. Hizkuntza ikasteko 300 euroko laguntza ematen da eta 3.000–4.000 euro berriz, bidai zein mantenurako.

Bi kasuetan, istripu asegurua barne dago, bai eta mediku–arreta zein erantzukizun zibila. Bekak 2010eko maiatzera arte burutzen diren praktikak ordaintzen ditu.

Bestalde, “autokandidatura” delakoa aurkezten dutenei erraztasuna emango zaie, hau da, beraien kabuz praktikak burutzeko Europako enpresa bat topatu dutenak. Gainera, eskatzaileak atzerriko hizkuntzan daukan ezagutza maila ere baloratuko da, batez ere ingeles maila. Informazio gehiagorako, sakatu hemen