Euskonews Gaztea
Gaiak: Ingelesa ikasteko bekak
Nafarroako Unesco–Eneak CAN Fundazioaren laguntzarekin, bi beka deialdi egin ditu ingeles hizkuntza ikasteko.
Eskatzaile guztien artean, bi pertsonei emango zaie diru–laguntza. 1– Ingeles maila hobetzeko enpresa batetan lan egiteko beka.
a. 2009ko irailean hasi eta 9 hilabeteko iraupena izango du. b. Londreseko enpresa batetan izango da lanaldia. c. Eskatzailea ezin da lanpostu baten jabe izan. d. Nafarroako biztanleei zuzenduta dago beka. e.Nafarroako edozein unibertsitatetan lizentziatuta edo diplomatuta egon behar du. f. Erdi–mailako edo maila altuko ingelesa eskatuko da. 2– Coventryn (Ingalaterra) ingeles ikastaro baterako beka
a. 2009ko irailean hasi eta 7 astetako iraupena izango du. b.Ingalaterrako Conventry herrian izango da ikastaroa, Londresetik ordubetera. c. Astean 19 orduko eskolak izango dira.Liburuak barne daude. d. Familia ingeles batetan biziko da aukeratutako pertsona; pentsio erdia astean zehar, osoa asteburuan. e. Nafarroako biztanleei dago zuzenduta laguntza. f. Nafarroako edozein unibertsitatetan lizentziatuta edo diplomatuta egon behar du. g. Oinarrizko ingeles maila edo maila ona eskatuko da.
Interesatuek, ekainaren 29a baino lehen egin beharko dute eskaera.
Informazio gehiago, hemen
Eskaera orria, hemen
