Euskonews Gaztea
Gaiak: Ikasketei buruz
Gaur egun, gero eta gehiago ikasi behar da. Egunak joan egunak etorri gero eta maila altuagoa eskatzen dizute.
Argi dago ikasketak oso garrantzitsuak direla gustuko dugun lanean aritzeko. Gainera gero eta zailagoa da lana aurkitzea, batxilergo titulurik gabe. Baina edozein ikasketa burutzeko lehendabizi erabakiak hartu beharko ditugu. Argazkia: VolaVale
Zer ikasi nahi dugu? Galdera hori hainbat eta hainbat ikaslek egin ohi dugu. Zoritxarrez, batzuk kurtsoa bukatu arte ez diote garrantzirik ematen. Gero pertsona horietako batzuei unibertsitatean zalantzak agertzen zaizkie eta zenbaitetan beste ikasketa batetara aldatzea gerta daiteke.
Beraz, informatuta egotea behar beharrezkoa da baina, horrez gain, norberak egin behar du hausnarketa bere interesak argitzeko.
Baina ikastea ez da hain erreza, bestela ikasle guztiek gaindituko lukete. Egia esan, bete beharreko baldintza batzuk behar dira aurrera eraman ahal izateko. Lehenengo eta behin, gaitasuna behar da baina normalean hori ez da izaten porrotaren zergatia. Nire ustez gaitasuna baino inportanteagoa da norberaren esfortzua. Ikasketen maila altua denean, ez da nahikoa azterketak diren egunetan ikastea; ezinbestekoa da ikasturtean zehar era erregularrean ikastea edo adituek esaten dutenez: aztura edo ohitura bat lortzea.
Horretaz gain, errendimendurik handiena lortzeko ikasketetan oso komenigarria da ikasten jakitea, hau da, ikasketa teknikak menperatzea, besteak beste: azpimarratzea, laburpenak eta eskemak egiten jakitea, apunteak hartzea eta abar.
Amaitzeko, esango nuke ikasketek garrantzi handia daukatela, alde batetik, heldutasuna lortzeko, eta bestetik, lan mundurako prestakuntza ona izateko. Baina aurrera eramateko behar beharrezkoa da norberaren konpromisoa.