487 Zenbakia 2009-05-22 / 2009-05-29

Euskonews Gaztea

Gaiak: Futbol munduko iskanbilak

ABALOS, Unai

Olabide Ikastolako ikaslea (Gasteiz)



“Premier League” (Ingalaterrako liga) munduko ligarik onenetarikoa dela diote hainbatek. Hala ere, azken urte hauetan makina bat iskanbilen berri izan da, futbolaren zoritxarrerako. Futbolak ez du inola ere horrelakorik merezi, kirol honen ospeak txarrera egin dezakeelako. Umeek eta beste zenbaitzuek adibide gisa hartzen dituzte jokalariak eta ez da pozgarria haien izarrak futbolaz kanpoko saltsa batean murgilduta ikustea. Ingalaterrako ligan horietariko asko daude: Marlon King (Middlesbrough), Robinho (Manchester City), Steven Gerrard (Liverpool F.C.), eta beste hainbat goi mailako jokalari. Argazkia: Inti

Hasteko esan beharra dago, saltsatan ibilitako azken jokalaria, Marlon King izan zela, honako hau bortxaketaz salatua izan baitzen. Middlesbrough taldeko jokalaria, Londoneko pub batean neskatxa bat bortxatzeaz salatua izan zen. Hala ere, ez da arraroa jokalari hau arazotan ikustea, beste zenbait aurrekari baititu.

Bigarrenik, Steven Gerrard dugu, arazo artean ibilitakoa. Ospe handikoa izan arren futbolaz kanpoko liskar batean egon zen inplikatua, horren ondorioz, bere karrera apur bat zikindu du eta informazio iturri askorentzat kritiken eta beste motako berrien abiapuntua izan zen. “Champions League”–eko partida baten ostean sortu zen polemika; bere taldeak, hots, Liverpool–ek 5–2ko errenta zabala lortu zuen Gerrard kapitainaren bi golekin. Garaipen hura ospatzeko lagun batzuk gonbidatu zituen harekin gauean ateratzeko asmoz. Ingalaterrako komunikabideek diotenez, zenbait edari alkoholdun edan, eta azkenean, borroka bat sortu zen. Borroka hori dela medio, Gerrard atxilotu zuten bere lagunekin batera.

Azkenik, Robinho Real Madrileko jokalari ohia bortxaketaz ere salatua izan zen eta Marlon King–en kasuarekiko antzekotasun handia du. Brasildarra jokalari ona ez ezik festazalea ere bada eta neska bat bortxatu zuela diote. Horrez gain, Ingalaterran diotenez, zenbait epailek jokalariei txartelak ateratzen dizkiete opor luzeagoez goza dezaten.

Nire ustez, erabat penagarria da jokalari batzuek ematen duten irudia. Futbolean jokatzeaz arduratu beharko lirateke eta ez beste ezertaz; honekin lortzen duten gauza bakarra futbolaren irudia zikintzea baita.