483 Zenbakia 2009-04-24 / 2009-05-01

Euskonews Gaztea

Gaiak: Sukalde kontuak

GARAI, Maitane



Askotan ez zaigu prestatzen diguten plateren bat gustatzen, edo aspertuta gaude egunero berdina jateaz. Jarraian, errezeta erraz batzuk jarriko ditugu, koloretsuak, erakargarriak... Jakin badakigu eta, begitik ongi sartzen denak, ahotik sartzeko aukera gehiago izaten duela!

Sukaldeari beldurra galdu, eta animatu konplikazio handirik gabeko plater hauek egitera. Bikotekidea txunditzeko, aita zein amari ezustekoa emateko... eta zer demontre, gai zarela konturatzeko!

Bon bon app?tit ! Pasta entsalada txanpi?oiekin (4 pertsonentzako)

Osagaiak

Txanpi?oiak: 300 g. Koloretako pasta: 200 g Letxuga ezberdinak: 200 g Cherry tomatetxoak: 12 Baratxuria Oliba olioa Limoi zukua Gatza Perrexila Prestatze prozesua

Katilu txiki batetan olio pixka bat nahastu limoi zukuarekin eta gatz apur batekin. Beratzen utzi.

Bien bitartean, garbitu letxugak eta lehortu ondoren, txikitu. Entsalada-ontzi batetan jarri.

Bestalde, pasta egosten jarri ur dezenterekin. Borbor hasten denetik 10-12 minutuz egosten utzi. Ondoren, daukan ura kendu eta ur hotzetatik pasatu pasta, modu horretan solte geratuko da.

Hurrengo urratsa, txanpi?oiak garbitzea eta laukitxotan zatitzea izango da. Bide batez, zartagin batetan olio pixka bat jarriko dugu berotzen, eta baratxuri txikitua gehituko diogu. Kolorea hartzen hastean txanpi?oiak gehituko dizkiogu eta perrexila botako diogu.

Sutatik atera eta entsalada-ontzira erantsiko dugu, letxuga gainera. Azkenik, cherri tomateak gehituko dizkiogu eta lehenengo urratsean prestatu dugun zukua gainetik botako diogu. Intxaur-jogurta (4 pertsonentzako)

Osagaiak

Jogur grekoak: 4 Intxaurrak: 12 Eztia

Prestatze prozesua

Jogurtera edo bol batetan jogurtak botako ditugu. Bestetik, intxaurrak zabalduko ditugu eta oskola kendu ondoren, erditik txikituko ditugu eta jogurtari gehitu. Ondoren, ezti koilarakada eta erdi botako diogu gainera eta dena nahastu ondoren, gonbidatu bakoitzari platertxo batetan jarriko diogu bere .

On egin!