482 Zenbakia 2009-04-17 / 2009-04-24

Euskonews Gaztea

Gaiak: Xake biziduna

MUTRIKUko INSTITUTUko lantaldea

Prentsa tailerreko ikasleak



Xake biziduna egiteko ideia klasean sortu zen. Euskarako liburuko lehenengo gaia xakeari buruzkoa zen eta bertan xake bizidunaren berri ematen zuen. Ikasle bati bururatu zitzaion guk ere egin genezakeela. Gure instituturako esperientzia berri bat izan da. Xake biziduna beste leku batzuetan ere egiten da, Marostikan (Italia), Xavean (Valentzian).

Aukeratu genuen partida Edward Lasker vs Sir Thomas izan zen, 1912koa. Istorio hori egokitu egin genuen, pieza zuriak Bereterretxetarrak ziren eta beltzak Leringo kondearen aldekoak. Zenbait entsegu izan genituen eta bertan bakoitzak zer egin pentsatu genuen. Gero, janzkerak prestatu genituen:beltzek plastikozko poltsa beltzak jantzi zituzten eta zuriak berriz, irakasleen mantal zuriak. Bakoitzarentzat marrazkiak eta koroiak egin genituen. Gainera, jokoko urrats bakoitzean musikariek “Bereterretxeren kanthoria” oinarri hartuta, Ainhize Azpiazuk egindako musika zoragarria jotzen zuten. Pieza bakoitzari doinua bat zegokion. Hau guztia euskararen egunean egin genuen, Mutrikuko polikiroldegian. Iritziak

Maddi Lezertua: Xake biziduneko parte hartzailea.

Zer iruditu zaizu xake bizidunean parte hartzea?

Batez ere, oso dibertigarria eta originala iruditzen zait ekimena. Esperientzia erabat polita da eta oso ondo prestatuta zegoela uste dut.

Zer da gehien gustatu zaizuna?

Bukaeran egindako ikuskizuna gustatu zait gehien.

Eta gutxien?

Ikastetxean entseguak egiten geundela saioak amaitzeko astirik ez edukitzea.

Zer aldatuko zenukeen ikuskizunetik?

Asko gustatu zitzaidan baina nire ustetan, tableroa handiagoa izan balitz politagoa izango litzateke; eta fitxa zuriek mantalak jantzi beharrean poltsa zuriak jantzi izango balituzte errealagoa emango zukeen.

Berriz egingo al zenuke? Zergatik?

Noski baietz, oso polita iruditu zait. Bestalde, pieza garrantzitsu baten postua hartu nahiko nuke, izan ere, ez nintzen asko mugitzen.

Gomendatuko al zenuke aktibitatea?

Bai, probatzeko esaten diet irakurleei, espero baino dibertigarriagoa baita eta oso ondo pasatu nuelako. Aurretik eginda dutenei besteei jokoa zertan oinarritzen den azaltzeko eskatzen diet, horrela jende gehiago animatuko delako. Gainera oso ondo pasatu dezakezue ikaskide eta irakasleekin.

Ainhoa Yurrita: Ikuskizuna ikusten egon zen.

Zer iruditu zaizu biziduna ikustea?

Asko gustatu zait, izan ere, oso barregarria izan da. Fitxen interpretazioa apartekoa izan da.

Zer da gehien gustatu zaizuna?

Nola zegoen antolatuta eta landuta, esperientzia polita iruditzen zait.

Eta gutxien?

Tableroan zeuden fitxa batzuk hitz egiten egotea; eta ez zait oso egokia iruditu. Nire ustez, kontzentratuta egon beharko lirateke.

Zer aldatuko zenuke ikuskizunetik?

Endrokea egiten zeudenean buelta gehiago ematea politagoa izango zela uste dut.

Zergatik ez duzu parte hartu? Hurrengoan egingo al zenuke?

Lotsa ematen zidalako ez nuen parte hartu. Oso polita iruditu zait eta berriro ikusiko nuke baina, ez nuke fitxa bat izan nahi.