Euskonews Gaztea
Gaiak: Euskara da nire aukera proiektua
Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila
Eusko Ikaskuntzako Gazteria Saila –Ei Gazte!– Euskara da nire aukera. Zein da zure estiloa? proiektuan parte hartzeko, 18 eta 30 urte arteko gazteen bila dabil. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan garatuko da proiektua eta gazteek hiru lurralde hauetako herri batean eta hiriburuan euskarak bizi duen egoera aztertzea du xede. Ostean, aterpetxe batean aste bukaera batetako egonaldian egoera desberdinak alderatuko dira eta beste lurraldetako gazteak eta egindako lana ezagutzeko aukera izango da.
Printzipioz irailean hasi eta abenduan amaitzen den ekimena da eta gazteek euskararen egoera ezagutzeko aukera izango dute eta soziolinguistikaren kontzeptu nagusiak ezagutu ahalko dituzte.
Proiektu honen garapenak, aukera askeko kredituen baliozkotzea izango du.
Interesatuek ondorengo helbide elektronikora bidal dezakete euren izen ematea gazteria@eusko–ikaskuntza.org ondorengo datuak bidaliz:
Izen Abizenak Jaiotze Data Zein lurraldetan bizi den Ikasketak (amaituak edo burutzen ari direnak)
Informazio gehiago:
http://eigazte.eusko–ikaskuntza.org/index.php?op=tailerrak&show=2