477 Zenbakia 2009-03-13 / 2009-03-20

Artisautza

Jose Antonio Bastida. Pikatzailea: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Gure artisaua Eibarren jaio zen 1962ko uztailaren 9an. Aita Ángel Bastida zuen, Albeldan (Errioxa) jaioa 1936ko martxoaren 12an. 15 urterekin Eibarrera etorri zen lanera, hain zuzen ere, STAR arma-fabrikara, anaia bertan baitzuen lanean. Morroi hasi zen, baina pixkanaka-pixkanaka eskopetak egiteko prozesu guztiak ikasi zituen.

1961ean, Antonia Sacedarekin ezkondu zen. Emaztea ere lanean hasi zen eta, orduan ohikoa zenez, kulatak “pikatzen” ikasi zuen. Beraz, Ángelek eskopeten egurrezko kulatak lantzen eta pistolen kirtenak egiten irakatsi zion emazteari. Gaur egun pistola-egileek makinaz egiten dituzte eta, egurraren ordez, produktu sintetikoak erabiltzen dituzte.

STAR itxi zutenean ECHASA etxerako egin zuen lan, eta 1967an euren kontura hasi ziren etxean. Armagileentzat egiten zuten lan. Seme-alabek ere ikasi zuten lanbidea: bata gure gaurko artisaua da, Jose Antonio, eta bestea arreba, Pilar, 1964ko urtarrilaren 29an jaioa. Biek jarraitu dute eskopetak egiten eta, seguruenez, gure inguruko azken artisau pikatzaileak dira.

Hainbat armagilerentzat egiten dute lan.

Eibarko Udalaren aginduz, Bilboko Erakusketa Azokako artisautza-azoketan ibilitakoak dira. Aita bi aldiz izan zen eta semea hirutan.

José Antonio Bastida Helbidea: Fermin Calbeton kalea 8, 4. esk. Tailerra: Polonia Etxeberria kalea 1, behea. Txanta auzoa 20600 EIBAR Telefonoa. 943 70 01 92