476 Zenbakia 2009-03-06 / 2009-03-13

Euskonews Gaztea

Gaiak: Kontsumismoari buruz

ERRO, Sara



Gaur egun, gazteek balio ez zaizkien elementu eta arropa ugari erosten dituzte. Hauek etengabe berritzen dira, moda batzuekin bukatu eta beste batzuk sortzen saiatzen baitira enpresak, gazteek zer erosi etengabe izan dezaten. Gazteek diru ugari gastatzen kapritxo erosten.

Kontsumismoari buruz pertsona bakoitzak bere ikuspuntua izan dezake, gaztea nahiz zaharra izan, agian ados egon daitezke daukaten diru guztia gutizietan gastatzean eta beste batzuk pentsatu ahal dute soberan duten dirua hobeto dela besteei laguntzeko erabiltzea.

Pertsona guztiak berdinak garela entzun behar dugu sarritan, baina hori ez da egia izaten dirua tartean badago. Bestela zergatik utzi dugu Hirugarren Mundua horren marjinaturik, gu hemen hain ondo bizi garen bitartean? Gaur egun, gure burua aberats legez daukagunon Lehen Mundu honen eta Hirugarren Mundu txiroaren arteko aldea geroz eta latzagoa da.

Hirugarren mundua alde batera utzita, Lehen Mundu honetan Gabonetan gertatzen den egoeraz idatziko dut orain. Denok dakigun bezala, zorionez edo zoritxarrez, gertuko jendearekin otordu oparoez gozatzea baino zerbait gehiago bilakatu dira data horiek: janaria edota opariak erosi beharra... Garai hau urtean zehar ematen den kontsumismo sasoi handienetako bat da; lehen, jendeak ez zuen hainbeste diru gastatzen oparietan, baina gaur egun bai.

Bestalde, urtean zehar kontsumismo gehien dagoen momentua beherapenen denboraldia da; gauzek askoz gutxiago balio dute eta jendea erostera beherapenetara joaten da. Baina badaude benetan behar ez dituen gauzak erosten dituztenak ere, neurririk gabe eskuratzen dituztenak; eta badirudi hori egiten duen jendearen artean gazteak direla nagusi. Behar ez dituzun gauzak erostean dituzunean, gehienetan ikusten duzun publizitateak bultzatzen zaitu. Adibidez, erakusleiho batean arropa %50 edo %60 merkeago dagoela ikusten baduzu, sartu eta bertan zerbait erosiko duzu gehienetan.

Teknologia berrietan ere, pertsonok diru ugari gastatzen dugu. Gaur egun, ezinbesteko gauzak dira eta horrek esan nahi du menpekotasun gehiegi dugula eurenganako. Hauek eskuratu eta handik gutxira zaharkitu egiten dira; gainera, egiten duten publizitate zein beherapenek erakarri egiten gaituzte gehiago erosteko. Nik uste dut diru gehiegi gastatzen dugula eta dirua beste gauza errentagarriago batetarako erabili ahalko genukeela. Jendeak esaten du gaur egun teknologia berririk gabe ezingo ginatekeela bizi, baina nire iritziz ez dute arrazoirik. Izan ere, lehen jendea orain ditugun gauza askorik gabe bizi zen eta gu bezain ondo eta pozik, gainera.

Hala ere, ni kontsumismoaren alde nago pentsatzen dudalako pertsona bakoitzak daukan dirua nahi duen gauzetan edota zaletasunetan xahutu ahal duela. Norbaiti arropa gustatzen bazaio, zergatik ezin izango du nahi duen gauzetan gastatu? Pertsona batzuek nahiago dute diru guztia gorde, baina niri hori lelokeria iruditzen zait; zerbait gertatzen bazaizu zer egingo duzu gordeta diru horrekin? Ezer ere ez. Nire ustez, hobeto da duzun dirua gustatzen zaizun zerbaitetan erabiltzea.