473 Zenbakia 2009-02-13 / 2009-02-20

Artisautza

Juan Sanz. Eskuz egindako esku pilotak: Prozesua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Prozesuak

Prozesuak antzekoak izan arren, ez dira berdinak izaten pilota guztietan, izan ere, pilota gozoa edo biguna izan, edota kolpekoa edo gogorragoa izan, aldea baitago.

Lehenbiziko horiek gomazko erdigunea izaten dute abiapuntu; erdiguneari latex-geruza bat erantsi, honen gainean hari garbia jartzen joan, gero kotoi-haria ipini eta, azkenean, hori guztia ahuntz-larruz forratzen da. Barruan goma ipiniz, pilota ez da barruan zura edo plastikoa duena bezain gogorra izango jotzeko, baina, jakina, pilota hori ere ez da izango kolpeko pilota bezalakoa.

Pisu eta neurrietara egokitzeko, hari-geruzak ipintzen ditu presio handiz erdigunearen gainean, diametro jakin batera (azkenean pilotak izango duen tamainaren arabera) iritsi arte, eta jarraian, sendotzeko, josi egiten ditu. Gero beste hari-geruza batzuk ipintzen ditu presio gutxiagoz, ukitutakoan pilota leunagoa izan dadin. Larruz forratu aurretik, albaintzeko hari-geruzak erantsi eta hari sendoagoz josten ditu; hori egin ondoren ipintzen zaio larruzko forrua.

Kolpeko pilotetan, gomazko bolaren ordez PVCzko bola ipintzen du erdian, baina gainerako prozesua antzekoa da.