473 Zenbakia 2009-02-13 / 2009-02-20

Artisautza

Juan Sanz. Eskuz egindako esku pilotak: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Gure pilotagilea Nafarroako Zangoza herrian jaio zen 1944ko apirilaren 29an, eta bost anai-arrebetan bigarrena da. Gurasoak nekazariak zituen.

Oinarrizko ikasketak egin ondoren, Zornotzako komentu batean sartu zen fraide egiteko, eta han, besteak beste, esku huska jokatzeko pilotak egiten irakatsi zioten.

Seminarioa utzi eta, hainbat lanetan jardun ostean, Iruñeko Volkswagen automobil-enpresan sartu zen, 2002an aurretiko erretiroa hartu zuen arte.

1976ko uztailaren 31an Conchi Ramírez-ekin ezkondu zen eta bi alaba dituzte.

Eskulanetarako zaletasun handia zuenez, erretiratu ondoren frontoietarako pilotak eskuz egiteari ekin zion berriro, eta langintza horretan jardun du gaur egunera arte.

Juan Sanz Miravalles kalea, 8 – 3º A. 31015 IRUÑEA Tel. 948 143 605