Euskonews Gaztea
Gaiak: Egutegien denboraldia
BEGOÑAZPI IKASTOLAko lantaldea
(Batxilergoko 1.go maila)Argazkiak: Suhiltzaile eta Udaltzainen Egutegitik hartuta.
Hasi da egutegien denboraldia! Bilboko udaltzainak eta suhiltzaileak arropa gutxirekin agertzen dira argazkietan. Baina hau guztia zergatik? Ba, datorren urteko udan Kanadan egingo diren olinpiadetarako dirua ateratzeko asmoz.
Aipatu beharra dago suhiltzaileen eta udaltzaingoen arteko egutegietan badagoela ezberdintasun bat: udaltzainen artean sei neska eta sei mutil daude; suhiltzaileen artean, ordea, mutilak baino ez.
Dirua lortzeko modu edo era hau iaz erabili zuten suhiltzaileek; ondo atera zitzaienez eta jarduera honek harrera ona izan zuenez, aurten ere berdina egitea bururatu zaie. Lortutako dirua, suhiltzaile eta udaltzainen olinpiadetara joateko izango da, eta soberan geratzen zaiena GKE bati emango diote.
Bilboko udaltzainek, bertako hainbat leku esanguratsu hautatu dituzte argazkiak egiteko, adibidez, Deustuko zubia, Arriaga antzokia, Udaletxea... Euren argazkilariak Magno Ramos eta Josu Euba izan dira. Egutegi honek 7¤ balio ditu.
Suhiltzaileek ere Bilboko eraikinak aukeratu dituzte argazkietarako. Hauen diseinatzailea Txeli Omaetxebarria izan da eta argazkilaria I?aki Escubi. Australian izan ziren Olinpiadetan euren balioa erakutsi zuten, ia datorren urtean ere, berdin egiten duten!
Dakizuenez, egutegiak argitaratu ondoren, saldu egin behar dira; Hau dela eta, leku askotan aurki ditzakegu lagun hauek egutegiak saldu eta eskaintza eginez. Gu, udaltzain batekin egon ginen eta galdera batzuk egitea pentsatu genuen:
Zer dela eta, zara udaltzain?
Jendea laguntzea gogoko dut eta lanbide finkoa denez, prestatzea erabaki nuen.
Noiztik zara udaltzain?
1993ko apirilaren 20tik.
Nolako ezaugarriak izan behar dira udaltzain izateko?
Ez da gauza berezirik behar. Sasoian egotea, nortasuna (nolako portaera duzun eta nolakoa zaren...) eta pazientzia handia izatea ezinbestekoak direla esango nuke.
Zenbat ordutako lanegunak dituzu?
Zortzi ordu astean zehar (astelehenetik ostiralera) eta 12 ordu asteburuetan (zapatu eta domekan)
Udaltzaingoan araurik badago? Zeintzuk dira garrantzitsuenak?
Ez dira askotxo...baina pertsona lasaia eta arduratsua izatea eta pazientzia edukitzea beharrezkoak dira.
Zer sentitu zenuen lehenengo aldiz gaizkile bat atxilotzerakoan?
Ijitoa bat izan zen eta urduritasuna sentitu nuen.
Zertaz arduratzen zarete?
Hiriko segurtasunaz bereziki.
Zein da zure postua?
Udaltzaina baino ez naz.
Zu ez zara atera egutegian, baina hartuko zenuke parte hautatua izango bazina?
Bai, hautatua izango banintz nire gorputza euren moduan erakutsiko nukeen, ez nuke arazorik edukiko.
Badakizue beraz, mutil eta neska dotoreak ikusi nahi badituzue, erosi suhiltzaile edo-eta udaltzainen egutegia. Dena dela, egutegiena moda kontua delakoan gaude, telebistan ere badago saioren bat honen inguruan. Baina, denok gaude prest geure gorputzak erakusteko?
