461 Zenbakia 2008-11-14 / 2008-11-21

Euskonews Gaztea

Gaiak: Atarrabiatik gazteengana

KARRIKALUZE Euskaldunon Elkartea

Fitxa teknikoa

Elkartearen izena: Karrikaluze Euskaldunon Elkartea Egoitza: Ribed pareka 1, behea Herria: Atarrabia P.K. 31610 Lurraldea: Nafarroa Posta elektronikoa: karrikaluze@topagunea.com eta aisia@karrikaluze.org Telefono zenbakia: 948 35 57 39 Web orria: www.karrikaluze.org Gure helburua

Karrikaluze Atarrabiako (Nafarroa) euskaldunen elkartea da, bertako euskaldunen arteko harremanak euskaraz izan daitezen bitartekoak jartzen saiatzen dena. Sortu zenetik, irekia, zabala eta autonomoa izatearen aldeko hautua egina du eta edozein ildo politikotatik independentea da. Elkarteak euskaraz funtzionatzen du eta une honetan 100 bat bazkide ditu, adin guztietako emakume eta gizonezko euskaldun zahar eta berriak. Elkartea hainbat helburu ditugu gure gain. Alde batetik, Atarrabiako euskaldunen arteko harremanak euskaraz izan daitezen bitartekoak jartzea; bestetik euskaraz bizi nahi duen orori zerbitzuak eskaintzea; euskararen erabilera areagotzeko guneak sortzea eta azkenik, euskaldunen eta euskaltzaleen aisialdirako kultur jarduerak antolatzea. Gazteei begira aisialdia sustatuz

Aisialdiari dagokionez, egitasmo ezberdinak daramatza aurrera Karrikaluzek, eta badira jada zazpi urte gazte taldeekin lanean hasi ginela. Haur eta gazteekin asteburuetako ekintzak egiten ditugu eta gaur egun, 90ekin lanean ari gara. Gure artean 11 begirale daude lanean eta gure taldeak honako hauek dira:

– Larunblai: LH 3 eta 4. mailakoentzat. – Jauzi: LH 5 eta 6. mailakoentzat – Iseka gazte taldea: DBH 1,2 3, eta 4. mailakoentzat.

Ikasturtean zehar astebururo biltzen gara 16.30etatik 18.30etara eta puntualki asteburuko kanpaldiak egiten ditugu. Udan ere Udablai hiri tailerrak egiten ditugu eta baita bost egunetako Gazte Kanpaldi bat ere.