458 Zenbakia 2008-10-24 / 2008-10-31
Erresistentzia eta Xiberoaren askapena 1939–1944 urteen artean ematen da.
Maule Euskal Herriko ipar ekialdean aurkitzen den herri bat da, Xibero probintziaren hiriburua eta Mauleko kantonamendua kudeatzen du. Gaur egun, 3000 biztanle baino gehiagoz osaturiko hiria da. II. Gerla mundiala, 1939 hasia izan zen alemandarrek Frantzia konkistatzen dute. Borroka gutti eginez Frantziako hegoaldera joan ziren; urte horretan Xiberoaren okupatzea hasi zuten. Lehen mundu gerran eroritako mauletarren omenezko oroigarria.
Jakin behar da gerla denborako urte horiek biziki zailak izan ziren okupatutako herrialdeen populuarentzat; alde batetik, janari eskasia zegoen, alemandarrek dena hartzen zuten, etxeetan sartzen ziren eta behar zutena ebasten zituzten. Lehen mailako produktu guziak eskas ziren eta egun batzuetan, adibidez, “Xaboi gabeko egunak” egiten ziren. Hau da, lehen mailako produktu bat debekatua zen baliatzea zenbaitetan. Eskulana eta energia iturri eskasia aurkitzen zen baita ere. Janaria “beltzean” erosten ahal zen biziki garestia zena.
Euskal Herrian jende aunitz mendietara ihesi edota bizitzera joan ziren. Jakin behar da segituan mugetan bizi ziren familia batzuk pasatzaile bilakatu zirela, hau da, eskapatu nahi zirenak laguntzen zituzten mugen pasatzera. Erresistentzia mota hori beste muga guzietan ere aurki daiteke.
Erresistentzia kideen kopuruak 1943an estima daiteke 43.000 maki bazirela. Horiek makietan edota erresistentzia guneetan bizitzen, entrenatzen eta antolatzen zuten alemandarren aurkako borroka; 22.000 Frantziako hegoaldean eta 21.000 iparraldean ziren. Urte bat debarkamendua aitzin, 50.000 makisar gehiago izan ziren hegoaldean eta 15.000 makisar gehiago iparraldean. Gogoan izan behar da erresistentzia independentea eta horiek anonimoak izanki, ez dugula jakiten ahal gauza anitz. Adibide bezala, erran dezakegu iparraldeko herri batean 16 urteko mutiko batek erresistenteen arma–gune bat atzeman zuela, baina ber denboran SSak etorri ziren eta mutikoa zapartarazi zen (bere buruaz beste egin zuen) aleman horiek hiltzez. St. François lizeoa.
Erresistentzian sartzen zirenak klandestinoak bilakatu behar zuten. Pseudonimoak balitazen zituzten, erresistente inportantenak usu aldatzen zuten izenez. Horrentzat erresistente batzu paper faltsuak egiten zituzten besteentzat. Hori guzia sare hauskor bat zen, huts egite batek, zerbait errana delarik nahirik gabe edo, 20 atxilotze egiten zituzten alemandarrek. Atxilotzeentzat, tortura baliatzen zuten 1942arte. Hortik goiti, deportazioa hobeago dela erabaki zuten kontzentrazio eta hiltze esparruetara. Hara nola, 1944ean 102 militante gas ganbaretan hil zituzten Struthof izeneko esparruan.
Makiak erresistentziaren tokiak (bizilekua) edota bilkura guneak ziren. Erresistentziaren antolakuntza osoa horrelako lekuetan egiten eta prestatzen ziren. Xiberoan partikularki, erresistentzia biziki laster antolatu zen; Sohüta izeneko herriaren ondoan, oihanean makia bat sortu zen baita ere beste bat Atharratze ondoan. Haien izenak Corps–Franc Pommiés eta Armée Secréte izan ziren eta bertako laborari, langile eta militarrez osatuak ziren. De Gaullek, debarkamenduaren eguna erran duelarik mezu kodetu baten bidez ingeles irrati batean (azken hori baliatzen zuten erresistentziari deitzeko eta berri batzuen emaiteko), Xiberoko makiek Maule askatu zuten egun batzuk borrokaz ibili ondoren. Erresistenteak oraingo St. François lizeoan kokatuak ziren; borroka armatu baten egin zuten SS eta hede xurien aurka. Frantzia mailan beste 12 herrirekin, Maule ingelesak eta aliatuen armada etorri aitzin bera bakarrik askatzea lortu zuen bakarretariko herri bat.
Gaur egun ikus dezakegu oraindik erresistentziako topagune bat, Lagune enpresaren karrikan zubia pasatu aitzin banku bat aurkitzen da. Idatzia den bezala, erresistente aunitz banku hortaz profitatu zen elkartzeko.