458 Zenbakia 2008-10-24 / 2008-10-31

Euskonews Gaztea

Gaiak: Droga trafikoa Euskal Herrian

Baionako BERNAT ETXEPARE Lizeoa



Ezin ukatzea dago Euskal Herrian ezinbesteko droga trafiko bat badela. Alde batetik Frantzian izugarrizko eskaera dago eta bestetik, Espaniar jatorriko etorrerak daude. Horren erdian Euskal Herria dugu salerosketa horren zentroa.

Euskal Herriko egoera aipatu baino lehen, egoera berdintsu batean dagoen beste herrialde bat aztertzea ongi litzateke. Hori da Gales herrian gertatzen ari dena. Herrialde horretan ere izugarrizko droga trafikoa bada, egoera konpontzeko bertako poliziak drogen legeztatzea galdetu du. Oso aipamen gutxi izan dira, baina interneten dabilen Galeseko polizi batek idatzitako txosten batetan irakur daiteke gobernuak eramandako borroka utzi behar dela eta droga guziak legeztatu egin beharko liratekeela.

Berak dio, hasteko, polizia beste edonor baino hobeki ohartzen dela sekulako droga gehiago eta gainera merkeago aurki daitekeela. Kontsumitzaileak etengabe ugaritzen direla eta baita drogekin zerikusia duten delituak ere. Azpimarratzen du baita ere, delituen %90a drogei lotuak direla eta utzirik gizarteak dauzkan beste kalteak. Debekuak justizia sistema krisian murgiltzen du. Horrez gain, nazioarteko harremanak kaltetzen ditu droga ekoizten duten herriek giza eskubideak urratzea sustatzen dituztelako.

Euskal Herria egoera horretan dago, baina legeztatzeko eskaerarik ez da izan. Hala ere, drogak kalte egiten dio gure herriari Galeseko poliziak salatzen duen guztia Euskal Herriari ere baitagokio. Bestalde, ekonomikoki drogak ekartzen duen dirua eskuz esku ibiltzen da . Diru hori kalkulatzea ez da posible, baina banku zentralek erregularki berritzen dute desagertu den diru hori. Desagertu baino zuritua dela esatea hobe litzateke. Espainia, Frantzia, Suitza, Luxenburgo, Gales eta munduko edozein droga trafikoaren dirua zuritzeko sistema ugari daude.

Horietatik bat desegina izan zen 2006an: polizia espainolak urtebete lehenago droga trafiko bat desegin zuen eta trafiko horren partaide direnen banku–kontuak eta banku–gizonak zalantzan ezarriak dira. Kontu horiek Ipar Euskal Herrian kokatuak ziren eta 100.000 eurotako transakzioak egiten zituztela 10 urtez ohartu dira. Frantses magistratuek 60 milioi euro zuritu zutela estimatzen dute eta banku–gizonen konplizitatea ezin ukatzekoa dela deliberatu.

Sistema ugari daude, ostatu, garraio enpresa... Horietariko aunitz faltsuak dira eta duten helburu bakarra dirua zuritzea da. Orotara izugarrizko diru kantitateak legalizatu egiten dira. Masa monetarioa emendatuz doa, horrek erosteko ahalmena handitzen du pertsona batzuentzat. Maila batean posible da pertsona horiengatik prezioetan emendioa gertatzea. Prezioak handitzen direnean inflazioa ematen da eta horrek gizabanakoaren gehiengoaren eros ahalmena txikitzen du. Ondorio larriak izan ditzake ekonomian. Baina horrelakorik ez da gertatzen beharbada estatuak diru hori kontrolatzen duelako bere interesentzat? Azken finean, Gales herriko poliziak esaten duen bezala, drogen legalizazioak arazo aunitz konpontzen ahal ditu, baina trafiko horrek estatuarentzat lan egiten badu egoera ez da aldatuko.

Ondorioz, droga trafikoak izugarrizko eragina badu bai Euskal Herrian eta bai mundu osoan ere. Eragin hori txikitzeko ahalmenak baditugu, errepresio azkarra soluzio bat izaten ahal da baina horrek ez du arazoa konponduko eta justizia sistema murgiltzen du. Legeztatzea soluzio ona da baina ez da estatuen gustukoa, egoera horrek dirua ekartzen duelako.