458 Zenbakia 2008-10-24 / 2008-10-31

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Gizarte-laguntzailea. (Anonimoa): Biziki gogorra da familientzat haur elbarritu bat izatea. Bere haurra autonomiari buruz urratsak ematen ikustea, urostasun bat da

Baionako BERNAT ETXEPARE Lizeoa

Frantsesez APAJH, Association Pour Adultes et Jeunes Handicapés da, Heldu eta gazte elbarritu asoziazioa alegia. Hau, 1962. urtean sortua izan zen. Elkarte hori fundatzerakoan zuten helburu nagusia, elbarrituak eta haien familiak laguntzea zen; beraz, elbarrituak bizi sozial batean errazkiago sartzea edo maite dituzten gauzak proposatzea da. Elbarritasun hori konprenitu eta jendeari ulertarazi behar zaio. Horregatik, langile kualifikatuak hartuak dira zerbitzu publikoekin lan egiteko. Frantzian zehar leku ezberdinak badira, 587 etxebizitza aurkitzen dira, 87 elkartetakoak. Hobeki ulertzeko eritasuna eta elkarteen lana, Arbonan (Lapurdi) den CAT–ko (etxebizitza) langile bati galdera batzuk pausatuko dizkiot. Arbonako eraikina. Argazkia: Apajh-cotebasque Honelako etxe baten mota desberdinetako langileak zarete? Langile mota aunitz aurkitzen dira: hezle espezializatuak, hezle teknikoak, laguntzaile soziala, psikologoa, psikiatra, erizaina...Garrantzitsua da lanbide guzi horiek izatea hezle teknikoek lana irakasten diotelako elbarrituei. Hezle espezializatuek ezinduez okupatzen dira haien lanen kanpo; laguntzaile sozialek elbarrituak laguntzen dituzte haien desmartxa administratiboetan; psikologoek ezinduak laguntzen dituzte haien arazo pertsonaletan eta psikiatrek berriz, tratamenduak ematen dituzte. Erizainak elbarrituez arduratzen dira medikuntza arloan. Azken batean, elbarrituen egoera hobetzeko ezinbestekoa da haien erasoei erantzuna ematea eta horretarako espezialista bakoitza arduratzen da dagokion beharrei erantzutea. Beraz, CATek zer eskaintzen dio ezinduari? CAT batean elbarrituek lan egiten ahal dute.Adibidez, Arbonan aktibitate nagusia lorezaintza da. Ondorioz, ezindua baliagarri sentitzen da, ikasten du, ikusten du bere lanaren emaitza eta uros garatzen da. Etxean geldituz gero, elbarritua ez zen hain estimulatua izanen, beregain itxiko zen. Gainera, lanarengatik hilabete sari bat ukaiten du eta horrek ere autonomiara hurbiltzera laguntzen dio. Lanaren ondotik, elbarriak ateratzen ahal dira hezleekin (zinema, teatroa...), biziari irekitzen dira. Gure-nahia, Arbonan. Zuen elkarteak laguntzen ahal du sozietateari? Biziki gogorra da familientzat haur elbarritu bat izatea. Bere haurra ikustea aitzinatzen CAT batean, autonomiari buruz urratsak ematen, urostasun bat da familientzat. Beraz garrantzitsuena dena haientzat, sozietateak ezberdintasuna onartzea da. Elbarrituez okupatzen ez den sozietatea, hiltzen ari den gizartea da. Maite al duzu egiten duzuna? Bai, biziki maite dut. Egunero gauza ezberdinak egiten dituzu. Eta baliagarri sentitzen zira elbarri eta familia bat laguntzean. Gainera, benetan, ez da nardatzen zaituen lanbide bat. Lana biziki interesgarria da nahiz eta batzuetan gogorra izan. Beraz esaten ahal dugu APAJH eta CAT elkarteak biziki garrantzitsuak direla sozietatean zailtasunak edo eritasunak dituzten biztanleak laguntzen dituelako. Erakusten digu elbarrituen eskubideak eta gureak berdinak direla. Eta beti solidaritatea izan behar dela nahiz eta ezberdinak izan. Gizarte–laguntzaile anonimoa Euskal Herrian gizarte-laguntzaile asko ditugu, eta zinez beharrezkoak direla ez dago zalantzarik. Elkarrizketatua horietariko edozein izan liteke, baina ez. Zehazki, Zuberoan APAJH deituriko elkartean lan egiten duen behargina da, eta heldu eta gazte elbarrituekin aritzen da egunero.