453 Zenbakia 2008-09-19 / 2008-09-26

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Jose Luis Aperribai. (Irakaslea eta urpekaritzan zaletua): Egipton marrazoak ikusi nituen, bizitzan begiztatu ditudan bakarrak

GOLZARRI, Leire RUIZ, Julen ZABALA, Iratxe

Mutrikuko Institutuko Prentsa tailerreko ikasleak (DBH 4. maila)

Mutriku Gipuzkoako kostaldean dagoen herri bat da. Herri arrantzalea da gehienbat, lehen baleak arrantzatzen zituztelako. Gaur egun ere, zaletasuna dago arrantzarako, eta hainbat eta hainbat itsasontzi itsasoratzen dira arrantzan. Mutrikuk harreman estua dauka itsasoarekin. Portu zoragarria dauka, nahiz eta orain dike bat egiten egon; horrek, portua erabat aldatuko du eta bere edertasuna galduko du ondorioz. Jos? Antonio Gazta?eta eta Cosme Dami?n Txurruka, Mutrikuko pertsonaia historikoak dira; hauek ere itsasoarekin lotuak: Cosme Damian Txurruka ezaguna da, Trafalgarreko gudan izan zuen parte hartze onagatik. ? Abakandoa. Herri arrantzale honetan Buceo Euskadi urpekaritza taldea dago. Urpekaritzan, itsasoaren hondoa ikusteaz gain, arrainak harrapa daitezke. Hala ere, hobe da ikustea arrainak harrapatzea baino. Urpekaritza talde honek, zortzi zentro ditu Euskal Herrian eta Espainian: Bartzelonan, Coru?an, Carballon, Iru?ean, Donostian, Las Palmasen, Bilbon eta Mutrikun . Buceo Euskadi, Euskadiko enpresa bat da. Hogeita bost urte baino gehiago daramatzate urpekaritza munduan sartuta eta kalitatezko urpekaritza zentroa da. Mutrikun daukan zentroa Eusko Jaurlaritzak homologatuta dago. Mutrikuko zentroko instalazioak enbarkazio puntutik 10metrotara daude eta bertan gauza erabilgarri asko dituzte: dutxak eta aldagelak, urpekaritza ekipoak, aire eta NITROX konpresoreak, denda, formazio gela, ekipoen alokairuak, konponketa tailerra eta urpekaritzan lizentziatutako langile profesionalak. Urpean nola aritu erakusteaz gain, urpekaritza egiteko irteera programatuak egiten dituzte. Hau gauzatzeko, barku batean leku ikusgarrietara eramaten dituzte. Gaiari buruz informazio gehiago lortzeko, Jose Luis Aperribai, Mutrikuko Institutuko irakaslearengana jo dugu. Jose Luisek hainbat urte daramatza urpekaritza praktikatzen eta leku askotan ibili da. Berak informazioa emateaz gain, argazki batzuk pasatu dizkigu itsasoa zein zoragarria den erakusteko. Nondik ibiltzen zara urpekaritza praktikatzen? Gehienbat Mutriku eta Ondarroa bitartean. ? Ur azpiko ikuspegia. Zerk erakarri zintuen urpekaritza praktikatzera? Betidanik gustatu izan zait. Telebistan hasi nintzen ikusten eta asko gustatu zitzaidan. Hamalau urte daramatzat urpekaritza egiten, gutxi gorabehera. Eta zer ikusten duzu itsas hondoan? Itsas aingirak, abakandoak , arrain txikiak , koralak , algak ... Zein leku interesgarri ikusi dituzu orain arte? Dena da interesgarria. Alde handia dago hemengo kostaldearen eta Mediterraneoaren artean, esaterako. Zein lekutan praktikatu izan duzu urpekaritza? Mediterraneo itsasoan , Kantauri itsasoan , Ozeano atlantikoan , eta Egipton. Eta non gustatuko litzaizuke aritzea? Maldiva uharteetan , Indonesian , Filipinetan ... Non gomendatzen duzu urpekaritza praktikatzea? Ikasteko orduan Mediterraneo itsasoa da lekurik onena nire ustez. Ikusteko, berriz, leku guztiak dira politak; ederrena baina, Karibe itsasoa da. Zein animalia mota ikusi dituzu Ozeano Atlantikoan? Argeloteak; bertan bakarrik daude. Eta Kantauri itsasoan? Denetarik , baina politenak, animalia txikienak zalantzarik gabe . Mediterraneoan ? Globo?arrainak, meroak ... Egipton? Marrazoak; bizitzan ikusi ditudan bakarrak. Dortokak, lehoi arrainak ... ? Dordoka igerian. Zein animalia mota gustatuko litzaizuke ikustea? Gehienbat balea. Baina itsas zaldia ere asko gustatuko litzaidake ikustea oraindik ez baitut bat ere begiztatu. Itsas zaldi bat topatzea oso zaila da, txikiak baitira eta ezkutuan egoten dira normalean. Zenbatetan joaten zara? Eta norekin? Astean behin joaten saiatzen naiz gutxienez. Hasieran, Buceo Euskadiko lagunekin joaten nintzen; oso tratu ona ematen dute. Hasiera batean urpekaritza tresneria alokatu egiten nuen baina orain propioa daukat. Zure ekipamenduak zerbait espeziala al dauka? Betaurrekoak graduatuak ditut. Bestalde, ur azpian erabiltzeko ordenagailua daukat; gaur egun asko erabiltzen da nondik zehar zabiltzan jakiteko. Esaten dute ur azpitik irten baino lehenago zerbait egin behar dela , azalduko al zeniguke ? Bai, deskonpresioa egiten da. Botilako haizea zenbat eta beherago egon, konprimituago dago. Txarra da bat?batean igotzea eta ondorioz gaixotasun asko eman daitezke: tronbosia ... Uretatik atera baino lehenago, derrigorrezko geldialdi bat egin behar da azaletik 5 metrotara. Hiru minutuz egon behar da bertan, barruko haizea egonkortzeko. Ur azpian denbora gehiago egon ahala, geldialdia luzeagoa izan beharko da. Arriskutsua al da kirol hau praktikatzea? Ez, baina komeni da poliki joatea. Itsasoaren egoera ondo dagoenean sartu behar da uretan: bare dagoenean, leku seguruetan... Beti beste pertsonaren batekin joatea komeni da. Zerbait gertatzen bada, laguntza izatea ongi dator eta. ? ? Jose Luis Aperribai Jose Luis Mutrikuko Institutuko irakaslea da. Hala ere, ahal duen guztietan urpean aritzen da eta gutxienez astean behin murgiltzen da bere abenturan. Hamalau urtetan zehar, itsaso ugaritako hondoetan murgildu da eta ikasleekin mintzatu da bere afizioari buruz.