451 Zenbakia 2008-08-29 / 2008-09-08
Ostiralero, Euskonews Gazteako irakurleek bidalitako proposamenak argitaratuko ditugu.
Aste honetako proposamena Begoña Gorospek bidali digu eta euskal txoko batetara gonbidatzen gaitu: Lapurdira, hain zuzen re. Eskerrik asko! Donibane Lohitzune.
Asteburua pasatzeko joango nintzake Getari edo Donibane inguruko camping batetara, goizean itsasertzeko bidetik ibili, gero bainatu, bazkaldu eta arratsaldean joango nintzateke Ezpeleta aldera, piperraren prozesua nola izaten den galdetu eta ikusteko. Iluntzean inguru hartan zer edo zer egongo dela pentsatzen dut.
Hurrengo egunean goizean goiz mendira joan goiztiar txango bat egitera, bazkaldu eta arratsaldean Donibanen geldituko nintzateke, ea arrantzale jai bat topatzen dudan.
Paraje honetan egun gehiago egiteko, bidaia egin baino lehen, Baionako Eusko Ikaskuntzara idatziko nuke galdetuz, zer iruditzen zaion interesantea dela ikusteko bertan, Baionako Euskal Museoa, Adour ertzea bizikletaz ibiltzeko... Baina ez bidaia agentzia bezala, gure artean pixka bat gehiago ezagutzeko baizik
Toki, liburu, disko edota beste edozeri buruzko proposamena egin nahi badiguzu, bidali gaztea@euskonews.com helbidera eta sarean argitaratuta ikusiko duzu!