450 Zenbakia 2008-07-25 / 2008-08-29

Euskonews Gaztea

Taldea: Uroilanda Handia (Rallus aquaticus)

ADEVE

ADEVE

Latinez: Rallus aquaticus Gaztelaniaz: Rascón común Ingelesez: Water Rail Frantsesez: Le râle d’eau

Deskribapena Tamaina ertaineko hegaztia; hanka luze eta indartsuak eta buztan labur eta tentea ditu. Atzealde arrea izaten du zirrinta beltzekin; aurpegia eta bularra grisaxkak, alboetan marra zuriak eta beltzak izaten dituzte eta buztanaren behealdea arre horixka kolorekoa. Erraz bereizten da gainerako uroilandetatik, tamaina handiagoa eta moko gorria baititu. Oso ohitura zogiak izaten ditu, baina haren presentziaz erraz jabetzen gara ahots indartsuagatik, egunsentian igortzen duen garrasi, hasperen eta purrustada sortagatik, alegia.

Tamaina Luzera: 23-28 cm.

Pisua 90-150 g.

Biologia Habiagile oso urria da Euskal Herrian; hezeguneak gero eta lehorrago bihurtzeak dakarrena da gure geografia-aldean espezie hau desagertzekotan izatea. Gernikako itsasadarrean habia egiten duen espezie ugaria da. Martxoan hasten dira eztei-arrandiak, eta apirilean, jadanik, beha daitezke errunaldian habia ezkutuetan, padura eta ibaietako ur bazterretan. Emeak 6-11 arrautza erruten ditu, eta hurrengo 19-21 egunetan zehar inkubatu ondoren txitak jaioko dira. Kumeek oraindik ere beste 21 egun eman beharko dituzte habian.

Elikadura Intsektu eta zizareez elikatzen da nagusiki, baina haziak eta fruituak ere jaten ditu. Zenbaitetan, arrain txikiak eta saguak harrapatzen ditu eta arrautzez ere elikatzen da noizean behin.

Habitata Lakuetako landarediaz (lezkak, ihiak?) inguraturik dauden eta sakonera txikiko eremuak dituzten hezeguneetan bizi da. Euskal Herrian dagoen Uroilanda Handiaren populazioa 200 bikotetatik beherakoa dela dirudi. Hori dela eta, espezie bakantzat hartu du arriskuan dauden espezieen Euskadiko Zerrendak. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.